
Bonuarekin autoa hamabi orduz aparkatu ahal izango da 1,69 eurotik hasita. Horrela, ohiko tarifarekin baino %70 meerkeago aparkatu ahal izango da. Bestalde, ibilgailu elektrikoek %30eko deskontua izango dute autoak kargatzerakoan.

Datorren asteazkenerako, hilak 16, aurreikusitako kaleratzea bertan behera utzi dute eta eskerrak eman dizkiete ondoan izan direnei.

Datorren astean, hilaren 16tik 19ra, hiriaren memoria eta Bidasoa ibaiarekin lotura estua duten proposamen artistikoak aurkeztuko dituzte.

Hondarribia eta Irun Donostiako Ospitalearekin lotzen duen autobus zerbitzuak 10 minutuko aldaketak izango ditu aurrerantzean.

Palmira Dualek bere gurasoek bizi duten egoera ikustarazteko agerraldia egin du; etxegabetzea datorren astearterako aurreikusita dago.

Omenaldia egin diote gaur Hondarribiko San Pedro kalean Josu Zabala Erasuni. Han hil zuen Guardia Zibilak duela 50 urte.

UdaTXAO! musika jaialdiaren hirugarren edizioa antolatuko dute hilaren 19an, Sarjia parkean eta Urdanibia plazan; kontzertua 21:00etan hasiko da.

Sari eta domina ugari pilatu ditu erreleboetan eta hesi lasterketetan. Aurten, Euskadiko eta Espainiako errekorrak lortu ditu 400 metro hesietan. Denboraldia borobiltzeko 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan izan da, Oregonen.

Kolpe militarra, gerra eta diktadura frankista jasan zuten irundarrak oroitzeko eguna izango da; izendapenak udal talde guztien babesa izan du.

Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

Lau tailer egingo dituzte urritik azarora bitarte, eta komunikazioa, inprobisazioa, Adimen Artifiziala eta artea landuko dituzte. Adinekoei zuzendutako doako ikastaroak dira eta jada irekita dago izena emateko epea.

Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, autorik gabeko hamarnaka jarduera antolatuko dituzte hilaren 17tik 21era bitarte.

Kultura proposamenez beteriko urtea izan da; 66 jarduera egin dira, horietatik asko musika emanaldiak eta ikuskizunak.

Uztailean sortutako alderdi politiko berriak udal hauteskundetarako "oso ongi altuko hiria" lortzeko eginbeharrak aurkeztu ditu.

Urriaren 15era arte zabalik egongo da; nekazaritza elikagaiak saltzeko postuen kasuan, urriaren 30era arte luzatuko da.

2026-2027 ikasturtea hasteko jardueraz beteriko programazioa eskainiko dute Martindozenea eta Artiako gaztelekuetan.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteak pottokak gertutik ezagutzeko jarduerak antolatuko ditu goizean zehar, Jaizubia Zaldiketa Eskolan.

Etzi, hilak 12, 10 eta 12 urtez azpiko taldeek saio berezia eta irekia izango dute Amuteko kirol gunean, 11:00etatik aurrera.

Merka2dasoak hilaren 20an bigarren eskuko bizikleten azoka antolatuko du; bizikleta bat salgai jartzeko aurretik izena eman beharko dute.