[Oarso Bidasoko sailkapenarekin] Elisa Arbeloa Gutierrez eta Iker Diaz Muñoz, roller azkarrenak
141 patinatzailek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia Horietatik hamazazpi Oarso Bidasokoak izan ziren.
Atzoko Behobia-Donostiaren 61. ekitaldian 141 roller kirolari iritsi ziren helmugara, eta horietatik hamazazpi Oarso Bidasokoak izan ziren. Haien artetik azkarrenak Elisa Arbeloa Gutierrez irundarra emakumeetan, eta Iker Diaz Muñoz lezoarra gizonetan izan ziren.
Jarraian, HITZAk landu dituen podiumak. Horren segidan, Oarso Bidasoko roller kirolari guztien sailkapena.
Emakumeak
- 1. Elisa Arbeloa Gutierrez (Irun) 45.04
- 2. Olatz Iparragirre Iturralde (Errenteria-Orereta) 59.43
- 3. Sara Roitegi Iñurrategi (Irun) 1.04.18
Gizonak
- 1. Iker Diaz Muñoz (Lezo) 37.43
- 2. Narciso Diaz Chaves (Pasaia) 40.27
- 3. Arkaitz Goya Olaizola (Lezo) 42.46

