"Perturren desagerpen behartuak, egia, justizia eta erreparazioa behar ditu"

Aurten 50 urte bete dira Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' desagerrarazi zutenetik, gaur goizean haren oroimenezko ekitaldia egin dute Etorbidea zubian.

Olaia Goikoetxea - 2026ko kutxa eramailea

"Ez nuen espero aurten izatea, eta ilusio handiarekin hartu dugu denok"

Arrantzale alaba izanik, Goikoetxeak bazekien noizbait aukera hau esku artean izango zuela. Baina ez aurten. Beraz, ezustekoa izanik, emozioz bizitzen ari da prozesua.

Noa Cabero eta Irune Gomez - Txintxarri txarangako saxofoi jotzaileak

"Jendeak gozatzen duen tokitan jotzea asko gustatzen zaigu"

Irungo Txintxarri txarangak lehen urtea du kaleak girotzen, hamabost kidez osatutako txaranga da. Gazteak diren arren, kontserbatorioan ikasitakoa kalera ateratzen ahalegintzen dira emanaldi bakoitzean.

10.000 herritar bildu dira Dies Oiassonis jaialdian

50 jardueratik gora antolatu dituzte egun hauetan Irunen, eta hamaseigarren edizioak agerian utzi du jaialdiak izan duen hazkundea.

San Migel-Anakako eremuaren urbanizazioa, aurrera

Obrak hasi zituztenetik lau hilabete pasa dira, eremua progresiboki urbanizatuko dute eta aurreikuspenen arabera, 2030erako prest izango da.

Skabidean, Neomak, Latzen edota Janus Lester, jaietako kontzertuetan

Irailaren 4an hasiko dira kontzertuak, eta azkena 11n izango da. Oraindik ez daude kontzertu guztiak itxitak, udalak adierazi duenez.

ZUENA DA HITZA

Fitnessa, ohitura osasuntsuak eta osasun mentala gazteen begietatik

'Zuena da HITZA' podkasteko bigarren atalean kirola, ohitura osasuntsuak eta osasun mentalaz aritu dira June Ibarguen, Sara Mariezkurrena eta Mikel Larra.

20 urte ondare arkeologikoa erakusten

Oiasso Museoak 20 urte bete ditu, txikitik handitasunera urteotan egindako lana goraipatu dute ekitaldian.

Gizonezkoek gustua hartu diote ohorezko txandari

Emakumeek beste bandera bat lortu dute, eta gizonezkoek gora egin nahi dute sailkapen orokorrean.

Erromatarren azokak Irungo kaleak hartu ditu

Asteazkenetik igandera bitarte, 70 postuko azoka erromatarra bisitatzeko aukera izango dute irundarrek, goiz eta arratsaldez.

Irun eta Merida lotzen dituen erakusketa inauguratu dute

Maskarak izango dira datozen hilabeteetako Oiasso Museoko protagonistak; 'Ars Fatum - Mintzatzen diren personak' erakusketa irailaren 27ra arte zabalik egongo da.

Asteburuko zortzi estropadak, Gipuzkoatik kanpo

Traineruen ligetako zortzi estropada izan dira jokoan asteburuan. Bizkaia eta Galizia artean izango dira denak.

Bidasoako sukaldeek badute etorkizuna bermatuta

Martxel Elizondok (Estebenea) eta Elena Zaragozak (Alameda) sari bana jaso dute Donostia Gastronomikaren Talent sarietan.

Iker Piñeira Europako Txapelketan lehiatuko da asteburu honetan

Rietin (Italia) izango da Europako 18 urtez azpiko atleta onenekin batera, bihar eta larunbatean jokatuko den 200 metroko proban parte hartuko du.

Udaltzaingoak indarkeriaz egindako lapurreta baten ustezko egilea atxilotu du

Igandean, hilak 12, urrezko kate bat lapurtu zion gizon bati Nafarroa etorbidean; epaitegiak behin-behineko espetxeratzea agindu du.

AGENDA

Asteburuan, Irunen eta Hondarribian zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak genero indarkerian aditua den udaltzain arduraduna eskatu du

Udala genero indarkeriaren kasu larri guztietan akusazio partikular gisa pertsonatzea eskatu du elkarteak.

San Jose Obrero futbol zelaia eraberritu dute

Futbol zelaiko kirol ekipamendua berritu dute eta belar artifizial berria jarri dute, guztira 439.000 euroko aurrekontua izan du.

Musika elektronikoa, eguzkiarekin eta ilargiarekin

Larunbatean Kasino Zaharrean hasiko dute festa, Lotura elkartearen eskutik, eta N97 kolekiboa oholtzara igoz. Itxaropena tabernan amaituko dute gaua.

GI-636 errepideko trafikoaren irtenbidearen proposamena egin du EH Bilduk

EH Bilduk alegazioak helarazi dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektuari, ez duelako trafikoa "behar bezala" bereizten.

Gehiago