Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

10.000 herritar bildu dira Dies Oiassonis jaialdian

50 jardueratik gora antolatu dituzte egun hauetan Irunen, eta hamaseigarren edizioak agerian utzi du jaialdiak izan duen hazkundea.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/22

Hilaren 14tik 19ra, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren hamaisegarren edizioa antolatu zuten, eta egunotan hainbat arlotako eta adin guztietarako 50 jarduera izan dira hirian. Gaur, aurtengo edizioaren balorazioa egin dute, eta guztira, 10.000 herritar bildu dira jaialdiak antolatutako ekitaldietan. Aurtengo edizioak agerian utzi du jaialdiak azken urtean izan duen hazkundea, hain zuzen, %28ko hazkundea izan du. “Aurtengo edizioak aurreikuspen baikorrenak txiki utzi ditu. Historiako publiko ugariena bildu da”, adierazi du Cristina Laborda alkateak. 

Dies Oiassonis jaialdia Oiasso hiri zaharraren balioa aitortzeko jaio zen jaialdia, eta urteen poderioz, Irungo nortasunaren parte bihurtu da. “Gaur egun, hiria dinamizatzen du, gure kaleak jendez betetzen ditu eta Irun gure mugetatik harago proiektatzen du, eta gure hiria ondare erromatarraren erreferenteen artean kokatzen du”, gehitu du alkateak.

Ekitaldi nabarmenenak erromatar zirkua, Navigium Isidis desfilea, Erromatarren Azoka eta afari erromatarra izan dira. Aurten, erromatar zirkuak hiru emanaldi izan ditu eta guztira 1.800 lagun bildu dira, 600 ikuskizun bakoitzeko. Desfileak ere kaleak bete zituen, eta Oiasso Museoaren datuei erreparatuta 2.300 ikusle bildu ziren kalean, %44ko hazkundea aurreko urtearekin alderatuta. Jarduera gastronomikoek ere harrera bikaina izan zuten, bai Isicia Omentata lehiaketa gastronomikoa, bai Pintxo Erromatarren ibilbidea. Erdialdeko kaleetan 70 postuko Azoka Erromatarra antolatu dute, eta horretan ere jende ugari bildu da. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, saltzaileak oso pozik daude, “inoizko salmentarik handiena” egin baitute.

Aurten, Oiasso Museoak 20 urte bete ditu. Urteurrenaren datarekin bat eginez, Dies Oiassonis jaialdiaren egunetan 1.500 bisitari baino gehiago izan ditu museoak. Aste honetan, Ars Fatum erakusketa inauguratu dute. Erakusketa honek Meridako Antzerki Klasikoko maskara klasikoak jasotzen ditu, eta horiek duten garrantzia dela eta, jende ugari izan da museoan. Bestalde, museoan bertan tailerrak eta hitzaldi gastronomikoak antolatu dituzte. Horietan ere, familia eta haur ugari izan dira, 2.000 lagun inguru. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.