2026/4

"Irtenbide politikoa" eskatu dute Txinzerreko langileek

Aste honetan 100 egun bete dituzte greban Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoko langileek. Euren lan baldintzak hobetzeko negoziazioak etenda daudela salatu dute.

10K lasterketarako dena prest

Bosgarren aldiz egingo dute hamar kilometroko lasterketa, apirilaren 26an. Herrikoia den arren, maila altuko korrikalariak ikusten dira bertan. Azken dortsalak gelditzen dira.

Ikastetxeetan osasun mentalaren prebentzio programa bat aktibatuko dute

AGIFESekin batera antolatutako programan hiriko 800 ikaslek parte hartuko dute, osasun mentalaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko.

Urtebete pediatriako larrialdirik gabe Bidasoko ospitalean

Pediatriako larrialdi-zerbitzua berehala irekitzeko eta modu egonkor eta ekitatiboan bermatuko duen egiturazko plana eskatu dute berriro ere.

Gerrari ezetz esan diote Errepublikaren aldarrikapenean

Nicolas Gerendiain Irungo errepublikarrak urteroko hitzordua egin zuen atzo, eta Errepublikako banderaren igoera ekitaldia egin zuten.

Kirola, Emakumeen Etxean

Osasun fisikoa eta kirola izango dituzte gozagai Irungo Emakumeen Etxean apirilaren erdialdean. Hala, hilaren 14tik 18ra orientazio prestakuntza saio bat, hitzaldi bat, eta irteera bat egingo dituzte.

Astelehenean irekiko dute AbenturaERO! udalekuen izena emateko epea

80 plaza eskainiko dituzte 2015 eta 2018 urteen artean jaiotakoentzat, eta 20 pertsonako lau txanda antolatuko dituzte uztailean.

'100 aldiz begiratu' segurtasun jardunaldia, adinekoei begira

Bide segurtasuna du ardatz jardunaldiak eta hilaren 21ean egingo dute egun osoz.

Realaren Kopako finala, handi-handian

Hilaren 18ko Realaren finalaren harira 'fanzonea' eta pantaila erraldoia jarriko dituzte Arrantzale auzoan.

Herritik herriarentzat, burujabetza

Venezuelatik Bidasora burujabetzaren aldarria zabaltzeko helburuarekin, eta bertako herritarren «benetako egia» kontatzeko Venezuelan izan ziren martxoan hiru bidasoar.

bidegorria

Gabiria industrialdera joango den bidegorri proiektua berriz aztertzea eskatu du Eguzkik

Talde ekologistaren ustez, proiektuak ez ditu gutxieneko zabalerak errespetatzen eta gainera errepide arriskutsuak zeharkatzen ditu.

AGENDA

Asteburuan, Bidasoan zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Bilbon ezustekoa ematen saiatuko da Biok Txingudi

Biok Txingudik Uni Bilbo B taldearen aurkako lehia izango du bihar, hilak 18, 18:00etatik aurrera; garaipena zaila den arren, ez dute etsiko.

Etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzeko proposamen zehatzak egin ditu EAJk

Udal gobernuak egindako diagnostikoaren alde agertu dira, baina neurri zehatzak eskatu ditu alderdi jeltzaleak.

EH Bilduk udalaren kontratazio publikoko berdintasun klausularen gaineko kezka azaldu du

Udalaren emaitza kaskarrak direla eta EH Bilduk kezka azaldu du, eta 2019tik %13ak soilik aurreikusi ditu berdintasun-klausulak.

Euskadiko gazte mailako xake txapelketa irabazi du Iker Tafallek

Xake jokalari irundarrak "nagusitasunez" irabazi du lehia, Marlaxka Xake Klubak adierazi duenez. Nora Lerak emakumezkoen bigarren postua bereganatu du maila berean.

irun.ap8

Asteburuan trafiko aldaketak izango dira Behobian

N-121-A eta AP-8 errepideetan trafiko aldaketak izango dira bihar eta etzi, Laskoain biribilgunea asfaltatzeko lanak direla eta, afekzioak izango dira.

Furgobaratzak tomateak zaintzeko tailerra egingo du

Datorren asteartean, hilak 21, tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte Baratze parkean, 18:00etan.

'30ak 20 berriak dira' kanpainaren bosgarren edizioa, bueltan

Irun.market plataformarako kanpainan 673 irundarrek parte hartu dute, eta kodeak maiatzaren 11tik ekainaren 22ra bitartean trukatuko dituzte.

Peña kalean margotutako Palestinako bandera kentzeko prozesua abiatu dute

Bertako bizilagunak kexu azaldu dira hartutako erabakiagatik eta udal langileak eskaileretan margotutako bandera kentzen hasi dira.

Gehiago