Furgobaratzak tomateak zaintzeko tailerra egingo du
Datorren asteartean, hilak 21, tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte Baratze parkean, 18:00etan.
Furgobaratza Irunera iritsiko da datorren asteartean. Tomateak zaintzeko tailerra egingo dute Baratzen parkean hilaren 21ean, 18:00etatik 19:30era. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte; landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduak, besteak beste.
Ordu eta erdiko tailerra doakoa izango da, eta herritar guztiei bertaratzeko deia egin diete. Tailerraz gain, Furgobaratza zerbitzua ere izango da, eta baratzeari buruzko galderak eta zalantzak argitzeko aholkularitzako espazioa ere egongo da. Furgobaratza zerbitzuaren datak eta informazio gehiago jakiteko, Kimubat webgunean.

