2026/4

Konkis Pirata Pringe jokoa

Gazteak erdigunean jarriz, ikurrinaren bila

Konkisa izan zen, eta orain Abentura Olinpikoa da. Hasieran Prebentzio Komunitarioaren eta Saindua Gaztelekuaren arteko elkarlanean sortu zen egitasmoa. Gazteak elkartzea eta lantaldean aritzea dute helburu.

Elektroplaza jaialdiak Urdanibia plaza hankaz gora jarriko du

Maiatzaren 23an, jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute eta askotariko erritmoak izango dira, nazioarteko figura ezagunek eta bertako talentuak uztartuta.

Super Amara BAT taldeak dominak eskuratu ditu Europako Pista Estaliko Master Txapelketan

Imanol Gilek bi domin irabazi ditu 60 metroan eta erreleboetan, zilarra eta urrea, hurrenez hurren; Isabel Hernandezek, berriz, laugarrena izan zen 60 metroan.

Udaberrian ere irundarrek kultur eskaintza zabala izango dute

Gaur aurkeztu dute apirileko eta maiatzeko kultur ekitaldien programazioa, eta musika, dantza eta bestelako jarduerak izango dira protagonista datozen egunotan.

Muxiko Egunak dantzan jarriko du Hondarribia igandean

Egun osoko egitaraua antolatu dute iganderako, goiz zein arratsaldez izango dira muxikoak eta kalejirak herriko kaleetan barrena. 500 dantzari inguruk parte hartuko dute zazpigarren honetan.

Telefono bidezko arreta emateko zerbitzuak 300 deitik gora jasotzen ditu egunean

2025eko datuak jaso dituzte, eta guztira 19 segundo inguruko 91.101 dei jaso zituen zerbitzuak iaz, azken urteotako batazbestekoaren gainetik.

EH Bilduk udalaren erabakia gaitzetsi eta Euskal Jira sustatzeko deia egin du

Pasa den astean, udalak hartutako erabakiaren aurrean PSE-EEk eta EAJk Euskal Jiraren antolakuntza aldebakarrera bereganatzeko erabakia gaitzetsi du EH Bilduk.

Euskal Jira "bermatuta" dagoela dio Irungo Udalak

Irungo Udalak berriki iragarri du bere gain hartuko duela 2026ko Euskal Jira antolatzeko ardura. EAJk, bestalde, laguntzeko prest dagoela iragarri du.

Elizatxo etorbidearen lehen fasea esleitu dute

Pasabide berri baten bitartez Katea auzoko bi aldeak lotuko dituen Elizatxo etorbidearen lehen fasea esleitu dute.

Irungo AEK-k euskara ikasteko doako klaseak emango ditu

Korrikaren 12. egunaren baitan, datorren asteazkenean, hilak 22, euskararen munduan murgiltzeko ordubeteko klaseak eskainiko dituzte.

'Irungo tokiko eliteen sortze, garapen eta bilakaera', Serapio Mujika bekaren irabazlea

Iñaki Garrido Yerobi eta José Ignacio Arbeláez Montoya egileek idatzi dute, eta XV. eta XVI. mendeen artean kokatuta dago.

Meaka konpainiak mendi martxa antolatuko du

Bigarren edizioa apirilaren 26an antolatuko dute, auzoa ezagutzeko bi ibilbide egingo dituzte: ibilbide luzea eta ibilbide laburra.

Bidasoko Asanblada Feministak azken asteotako erailketa matxistak salatu ditu

Indarkeria matxistaren azken kasuak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, hilak 14, San Juan plazan eta hamarnaka herritar bildu ziren.

Sanmartzialetako kontzertuetako hasierako taldeak, finalistak

Sivana, Slimfit, Wonka y Waje 4LEB eta Folkesi taldeak izan dira Urdanibia plazako kontzertuetan parte hartzeko finalistak.

Berlin, Marburg eta Irun; elkarlanean

Plaiaundi LHIIk bere lehenengo eTwinning proiektuak martxan jarri ditu, eta Alemaniako bi ikastetxekin elkartrukeak egin ditu martxoan.

Tren Txikitoren historia ezagutzeko hitzaldia, Oiasson

Oiasso Museoko apirileko hitzaldien protagonista izango da, eta Juanjo Olaizolak hitzaldia emango du hilaren 29an, 19:00etan.

PSE-EEren ustez Etxebizitza Plana "ez da nahikoa"

Sozialistek bat egiten dute diagnostikoarekin, baina uste dute arazoak konponbide bat behar duela, HAPOa eta eremu tentsionatu izendapena iritsi baino lehen.

Dunboako kanaleko barra klasikoa, igandean

Dantzaren Nazioarteko Egunaren baitan, dantza klasikoaren hitzordu nagusian parte hartuko dute ehunka dantzarik, 12:00etan hasita.

EAJk Jaizubiko eta landa eremuetako zaborraren afera salatu du

Landa eremuetako zaborrontzietan jendeak uzten dituen hondakin handiak bizikidetzan eta ingurumenean eragin zuzena dutela uste dute jeltzaleek.

Gehiago