Peña kalean margotutako Palestinako bandera kentzeko prozesua abiatu dute
Bertako bizilagunak kexu azaldu dira hartutako erabakiagatik eta udal langileak eskaileretan margotutako bandera kentzen hasi dira.
Martxoaren hasieran, Peña kaleko eskaileretan Palestinako bandera margotu zuten. Gaur goizean, udal langileek bandera kentzeko prozesua abiatu dutela salatu dute bertako bizilagunek. Auzotarrek haien gaitzespena erakutsi dute eta kexu azaldu dira hartutako erabakiarekin. HITZAk jakin izan duenez, udal langileek datozen egunetan bandera guztiz kenduko dute. Udalak adierazi du pintaketak ez duela baimenik, eta udal ordenantzari jarraituz, baimenik ezean kentzea erabaki dute.

