2026/4

Hondarribiko Alardea 2017. Hondarribiko Jaiak

365 emakumek Alardean parte hartzeko eskaera ofiziala aurkeztuko dute

Guztion Alardearen ekimenez, apirileko udalbatzan egingo dute eskaera. Era berean, mezua konpainiei helaraztea eskatu diote udalari.

Aldaketak datorren astean trafikoan zein autobus zerbitzuan

Udalak ikastetxe inguruetako plataformak margotuko ditu astelehenetik asteazkenera bitartean, eta horrek zenbait aldaketa eragingo ditu.

Espazio publikoa irisgarriago egiteko, lanak San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan

Espazio publikoaren irisgarritasuna bermatzea eta ostalaritza jarduerarako baldintzak erraztea dira obren helburuak. Hamar egunean amaitzea aurreikusi dute.

Irungo bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Stop Kaleratzeak plataformak

Atzo agerraldia egin zuten Donostiako Bulebarrean, etxegabetze demanda jaso duten familietako bi Irungoak dira.

Mendeluk eta mendeluarrek merezi dutelako

Fermintxoenea Stanley izan zen gero, orain, Mendeluenea da. Espazio berri bat irabazi du herriak, Hondarribiko Udalaren ekimenez. Jada irekita dago beheko solairuko Opengela.

Iker Tafall Villanueva - Xake jokalaria

"Oso prestatua joan nintzen, eta oso ondo atera zitzaidan"

Hondarribiko Marlaxka Xake Klubeko 19 urteko jokalari irundarrak Euskadiko Txapelketa laugarrenez irabazi du, oraingoan Gazte Mailan. Pozarren da lorpenarekin.

"Galeriari begira kontakizun bat eraikitzeari utz diezaiola eskatzen diogu"

Txinzerreko langileek zuzendaritzaren adierazpenen erantzuna zabaldu dute, haien hainbat argudio gezurtatuz. Greba mugagabean jarraitzen dute.

EAJk positibotzat jo ditu Irungo osasun arreta hobetzeko aurrerapenak

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Oinaurreko osasun-zentroa eraikitzeko eta pediatria zerbitzua hobetzeko aurrerapausoak eman ditu.

Irunbuseko 5. linea, iristear

Fermin Calbeton kalean hasita, hiriko iparraldea eta hegoaldea lotuko ditu Erdialaldetik pasata Elizatxora arte, 30 minutuko maiztasunarekin.

Kubarako bilketa solidarioa egingo du Bidasoko Kontseilu Sozialistak

Bidasoko Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Antolakunde Sozialistak Kubarako material bilketa egingo du larunbatean, hilak 25, hainbat tokitan.

Hondarribia eta Irun arteko autobus zerbitzua gauera arte luzatzea eskatu du PSE-EEk

Hondarribiko ostalariek eskatuta, ostegun eta igandetan, garraio publikoaren maiztasuna 00:30ak arte luzatzea proposatu dute sozialistek.

Belaunaldien arteko elkartasun eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatuko dituzte

Asteazkenean, hilak 29, Belaunaldien Arteko Elkartasun eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatuko dute eta horren baitan egitaraua aurkeztu dute.

2025ean 6.647 kontsulta izan ditu abisu, kexa eta iradokizunen zerbitzuak

1997an zerbitzua sortu zenetik, bigarren urterik onena izan da eta herritarrek zerbitzuarengan konfiantza handia izaten jarraitzen dute.

Ahazteko asteburua izan du Txingudi Errugbi taldeak

Harrobiko taldeek asteburu txarra izan zuten, 16 urtez azpikoek garaipena esku eskura izan zuten azken jokaldira arte (28-26).

Larreaundi Olaberria jaietan murgilduko da

Asteburu honetan, maiatzaren 1etik 3ra bitarte, Larreaundi Olaberriako jaiak izango dira eta auzoa girotzeko hainbat jarduera antolatuko dituzte.

The Donkey Riders eta El Cafecito taldeen kontzertuak, Kabigorrin

Bi talde hauek kontzertu bana eskainiko dute Kabigorrin, maiatzaren 8an eta 9an, 19:30ean, hurrenez hurren.

Super Amara BAT Kluben Ligaren bila

Asteburu honetan, emakumeek Ohorezko Mailan lehiatuko dira, Bartzelonan; gizonezkoek, berriz, Lehen Maila Nazionalean ariko dira, Manresan.

Sanmartzialetan janari postua jartzeko eskaera, zabalik

San Pedro eta San Martzial jaietan kalean janari postuak jartzeko eskabideak maiatzaren 8ra arte aurkeztu daitezke.

Kubarako material bilketa egingo dute Kabigorrin

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ea, 2an, 7an, 8an eta 9an materiala jasoko dute 19:00etatik aurrera Euskadi-Kuba elkartearen bidez.

Udalak prebentzio protokoloa aktibatu du Opilaren Egunerako

Bihar, hilak 25, San Marko egunarekin bat eginez, jendetza espero da San Martzialen egingo den erromerian.

Gehiago