The Donkey Riders eta El Cafecito taldeen kontzertuak, Kabigorrin
Bi talde hauek kontzertu bana eskainiko dute Kabigorrin, maiatzaren 8an eta 9an, 19:30ean, hurrenez hurren.
The Donkey Riders eta El Cafecito taldeek kontzertu bana eskainiko dute Kabigorrin, maiatzaren 8an eta 9an. Eszenatokira igotzen lehena The Donkey Riders taldea izango da, maiatzaren 8an, eta musika afroamerikarra entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Iker Piris, Jon Aira eta Andy Martin dira talde honen partaide, eta Blues gordinaren zortzi konposizio bikainetan oinarrituta dago euren lan berria, Down Home Gumbo. Hirukoteak musika afroamerrikarraren alderdirik eferbeszenteena osatzen du.
Hurrengo egunean, maiatzaren 9an, El Cafecito taldearen txanda izango da. Mar Martinek eta Julio Hernandezek osatutako Kubako bikoteak bolero eta guaracha erritmo tradizionalak nahastuko dituzte, ukitu modernoarekin eta freskoarekin. Kubako musika tradizionalaren edertasuna eta sakontasuna gehien irudikatzen duten abestiak eskainiko dituzte. Giro beroa eta hunkigarria sortuko dute, eta letren bitartez gogoeta egitera gonbidatuko dituzte.
Bi kontzertuak 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da.

