Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Galeriari begira kontakizun bat eraikitzeari utz diezaiola eskatzen diogu"

Txinzerreko langileek zuzendaritzaren adierazpenen erantzuna zabaldu dute, haien hainbat argudio gezurtatuz. Greba mugagabean jarraitzen dute.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia,Irun
2026/04/23

Atzo, Txinzerreko zuzendaritzak adierazpen bat bidali zuen prentsara, esanez negoziaziorako prestasun osoa zutela, eta hondarribitarrei eta irundarrei lasaitasuna eskatuz, gutxienezko zerbitzuak aurrera doazela argudiatuz. Orain, langileek atzoko idatziaren erantzuna plazaratu dute, zuzendaritzak esandakoa gezurtatzen eta hainbat eskaera eginez.

Herritarrei zerbitzu zuzena ematen dieten langileak 59 dira, eta haietatik 35 greba mugagabeko partaideak dira. “59tik 35 greba mugagabean daude, eta hala ere zuzendaritzak lasaitasun mezu bat zabaldu nahi du, duela hilabete batzuetatik instalazio itxiak izan arren, herritarrei ura ematen dieten biltegiak eta estolderia behar bezala ez garbitzeko eta mantentzeko lanak egiten ez diren arren”. Horrez gain, langileek adierazi dute martxoko 24.000 fakturetan izandako akatsak “mesfidantza” sortzen duela eskaintzen den zerbitzuarekiko.

Orekaz mintzatu zen zuzendaritza, ordainsarien hobekuntzen eta zerbitzuaren iraunkortasun ekonomikoaren artekoa. Langileek desoreka aipatzen dute, Leire Zubitur gerenteak irabazten dituen 94.000 euroen eta langileen ordainsarien artekoa. “Baldintza nekagarri, arriskutsu eta toxikoak ditugu guren lanean, eta zuzendaritzak 26.000 euro gordin kobratzea nahi du, duguna baino 2.000 euro gutxiago”. Zuzendaritzak %2,85ko igoeraz hitz egin zuen, hori bera eskaini die langileei eta. Baina langileek diote “ez dela onargarria” horretaz hitz egitea, kopuru hori batez ere “ondoen ordaindutako postuen artean banatzen” denean, “eta soldata eta baldintza prekarioak dituzten lanpostuak betetzen dituzten pertsonek osagarri pertsonal bakarra lortzea, egungo plantilako soldatak ez jaisteko balio duena”.

Langileek diote haien proposamena egingarria dela, eta Txinzerrek urterako duen aurrekontuaren %1 ez dela ere. Zuzendaritzaren proposamenarekin alderatuta, langileenak beste ñabardura bat du azaldu dutenez: “Soldata baxuenak dituzten langileen soldata-igoerak biltzen ditu gure proposamenak; zuzendaritzaren proposamenaren kontrakoa, hain zuzen ere”. Gainera, langileek uste dute zuzendaritzak “ez duela zintzo jokatu”, langileen proposamena “mehatxu moduan” aurkeztu dute eta.

Eskakizunak

Langileek argi dute: “Erreklamatzen diren soldata-igoerak benetan betetzen diren funtzioei, erantzukizunari eta ekimenari dagozkie. Eta aipatzen diren plusak benetako lan-baldintza nekagarriei dagozkie, gas kaltegarriekiko esposizioak barne, 3 lankide hil dituzten gasak barne”. Zuzendaritzaren negoziaziorako prestasuna zalantzan jartzen dute langileek, haien ustez orain arte ez baitute proposamen egokirik mahaigaineratu elkarrizketa prozesuan. 

Grebaren amaiera zuzendaritzaren eskuetan dagoela diote langileek. “Ez diogu grebari kapritxoz eusten, gatazkak aurrera jarraitzen badu, zuzendaritzak proposamen erreala, nahikoa eta zintzoa aurkeztu ez duelako da”. Guztiaren harira, “galeriari begira kontakizun bat eraikitzeari” eta “herritarrak ezkutu moduan” erabiltzaileari eskatu diote langileek zuzendaritzari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.