2025ean 6.647 kontsulta izan ditu abisu, kexa eta iradokizunen zerbitzuak
1997an zerbitzua sortu zenetik, bigarren urterik onena izan da eta herritarrek zerbitzuarengan konfiantza handia izaten jarraitzen dute.
1997an, herritarrek euren abisuak, kexak eta iradokizunak helarazteko zerbitzua martxan jarri zuen udalak. Ordutik hona, sekulako bilakaera izan du zerbitzuak, eta 2025ean, 6.647 kontsulta jaso zituen. Herritarrek konfiantza handia izan dute betidanik zerbitzuarengan, eta iazko datuak historiako bigarren daturik onenak izan dira. Zerbitzu honen bitartez, udal zerbitzuei buruzko proposamenak eta iritzia helaraz dezakete Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren buelgoan, udal webgunean eta 010 arreta telefonora deituta.
Bideen, parkeen eta lorategien garbiketa, TAO, hiriko garraioa, hiri-hondakinak eta Udaltzaingoko ordenantzak izan dira abisu, kexa eta iradokizun gehien eragin dituzten gaiak. Kanpoko erakundeen artean, Txingudiko Zerbitzua Partzuergoa da gehien jaso dituen erakundea. Abisu, kexa eta iradokizun guzti hauek erantzuteko behar izan duten bataz besteko denbora 6,75 egunekoa izan da 2025ean.
2024an inoizko markarik onena lortu zuten, 6.947 kontsulta izan zituen. Beherakada txikia egon den arren, datuak onak izaten jarraitzen dute. “Berriz ere ikusi dugu herritarrek konfiantza dutela zerbitzuan, konfiantza handia gainera, eta eguneroko kontuak eta zalantzak argitzeko oso erabilgarria da”, adierazi du Jon Ugarte Gobernu Irekiko eta Herritarren Arretako ordezkariak.
Zerbitzuaren erabilerari dagokionez, 3.459 abisu, kexa edo iradokizun telefonoz egin zituzten; gainerakoak, 2.255 webgunearen bidez, 2.255 online bideen bitartez eta 755 aplikazioaren bitartez. Telefono bidezko kontsultek beherakada izan dute; aldiz, online egindakoek edota aplikazioaren bitartez egindakoek gora egin dute.
2006tik aurrera, maila konstantean mantendu da zerbitzua. Kontsultak egin diren auzoei erreparatuta, banaketa orekatua izan da auzo bakoitzeko biztaileria kontuan hartuta. “Hiri osoan abisu eta kexen banaketa oso homogeneoa izan da”.

