Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Belaunaldien arteko elkartasun eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatuko dituzte

Asteazkenean, hilak 29, Belaunaldien Arteko Elkartasun eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatuko dute eta horren baitan egitaraua aurkeztu dute.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/27

Giza Eskubideen, Memoria Demokratikoaren eta Garapenerako Lankidetzaren arloak eta Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko arloak Belaunaldien arteko elkartasun eta lankidetzaren eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte asteazkenerako. Apirilaren 29an, Plaiaundi Institutuko areto nagusian hitzaldi bat antolatuko dute, 11:30ean hasita. Egungo egoera soziala landuko dute: teknologiak harremanak nola eraldatu ditu? galderari erantzunez. Arrakala digitalak komunikatzeko eta parte hartzeko moduak aldatu ditu, eta horren baitan, teknologiak duen rolaren gaineko gogoeta kritikoa egingo dute. 

Jardunaldiak helburu hauek izango ditu: teknologiaren aukerak eta arriskuak aztertzea, herritarrek komunitatearen eraikuntzan duten rol aktiboa indartzea eta gazteek beren gaitasun digitalak partekatzea adinekoek beren bizi esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten. 

“Normalean, arrakala hau belaunaldiak banatzen dituen elementua da: gazteek arazorik gabe moldatzen dira ingurune digitalean; adineko pertsonak, ordea, zalantzatiagoak izan daitezke, deskonfiantza dutela edo baztertuta daudela senti dezakete”, adierazi du Gorka Alvarez udaleko bozeramaile jeltzaleak. “Helburua da belaunaldien arteko lankidetzaren inguruan sentsibilizatzea, garapen sozialerako eta kohesiorako tresna izatea”, gaineratu du Josu Iguiñizek, Gizarte Ongizateko ordezkariak.

Bestalde, arratsaldean bi jarduera antolatuko dituzte, 17:30etik aurrera. Batetik, Irungo Musika Eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute Kateako Adinekoentzako gunean. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Ordu berean, Sonia Ruiperezek belaunaldien arteko josketa tailerra egingo du. Bertan parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek. Bi jarduera hauek gazteentzat zein helduentzat izango dira, bi belaunaldien arteko zubia sortzeko eta biek elkarrekin ikasteko. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.