AZAROAK 25

'Berdintasun-eszenak', antzeki tailerraren eszenaratzea

Txingudiko Elkarte Feministak irailean hasitako antzerki tailerraren emaitza taularatuko ditu larunbatean, hilak 28, Amaia KZn, 19:00etan.

Txingudiko Elkarte Feministak irailean abiatutako antzerki tailerrari amaiera emango dio, Berdintasun-eszenak antzezlanarekin. Hilabeteotan Patxi Perezen gidaritzapean, antzerkiaren eta adierazpen artistikoaren tailerrak egin dituzte, eta eszena horiek taularatuko dituzte. Honela, berdintasuna sustatu, hausnarketa eragin eta kultura sentsibilizaziorako zein gizarte-eraldaketarako tresna gisa erabiltzen ikasi dute. Aurkezpena larunbatean, hilak 28, izango da Amaia KZn, 19:00etatik aurrera.

Aurkezpena azaroaren 25aren harira antoatutako egitarauaren barruan dago. Berdintasun-eszenak lanak honako galdera hau planteatzen du: “Ikusten ez dena ez da izendatzen. Izendatzen ez dena ez da existitzen”. Sentsibilizatzeko helburua du, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren gaineko zalantzak eragiteko, esperientziak partekatzeko eta taldean hausnartzeko guneak sortzeko.

Aurkezpena herritar guztientzat irekia izango da, eta Txingudiko Elkarte Feministak herritarrak gonbidatu nahi ditu topagune, hausnarketa eta adierazpen artistikorako espazio hau partekatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.