Euskararen Eguna

Larreaundi eta Olaberrian euskararen eguna antolatuko dute

Euskararen Egunaren harira, Larreaundi Olaberrian datozen egunetarako egitaraua prestatu dute Roberto eta Migel plazatxoan.

Ostomila txotxongilo taldeak ikuskizuna antolatuko du.

Larreaundi eta Olaberriako auzo elkarteak euskararen egunerako egitaraua prestatu du datorren asterako, Roberto eta Migel plazatxoan. Auzo elkarteak Euskararen Eguna auzoan bertan ospatzeko deia egin die herritarrei. Abenduaren 2tik 16ra auzoko denda eta tabernetan erosten dutenek saria izango dute, euskararen aldeko saria izango dela aipatu dute. 

Datorren asteartean, abenduak 1, Zorte txarreko otsoak ipuin kontaketa izango da Maite Frankoren eskutik. 17:30ean hasita, auzo lokalean egingo dute 4 eta 7 urte arteko haurrentzat. Gogorarazi dute helduak ezingo direla bertara sartu, eta plaza mugatuak izango direla. Izen ematea WhatsApp bitartez egin beharko dute, 697 85 11 53 telefonora idatzita.

Datorren ostiralerako, berriz, arratsalde osorako egitaraua prestatu dute. 17:30ean, Ostomila txotxongilo taldeak Olentzero sorginaren bila ikuskizuna egingo du auzo elkartean. Ikuskizuna amaitzean, 18:30ean, janarako tartea izango dute, txokolatada eta txistorra potearekin. Arratsaldea borobiltzeko Babarrunba taldeak kontzertu ibiltaria eskainiko du auzoko kaleetatik, 19:00etatik aurrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.