Zientziaz aritzeko jende bila dabiltza
Abenduaren 2an, Partekatuz Irun jardunaldia antolatuko dute Oiasso Museoan; 20-25 laguneko lantalde anitza bilatzen ari dira zientzaren gainean hitz egiteko.
Beasainen antolatutako saioaren irudia. Entzuten zaituen zientzia egitasmoak Irunen egingo du geldialdia datorren astelehenean, abenduak 2, zientzari buruz hitz egiteko, Oiasso Museoan. 18 urtetik gorako 20-25 laguneko taldearen bila ari dira zientziari buruz dituzten iritziak partekatzeko; zehaztu dutenez ez dute zientziari buruzko aurretiazko jakintzarik eskatzen parte hartzeko.
Beasainen eta Eibarren egon ondoren, Irunera iritsiko da egitasmoa. Itxiera ekitaldia Donostian izango da abenduaren 15ean. Nanoteknologia berotegi efektuaren aurka jorratuko dute; hain zuzen, bere kabuz hozten den hormigoia izan da, elebitan izango da. Bi ordu eta erdiko tartea izango dute eztabaidatzeko; 17:00etatik 19:30era. Plaza mugatuak izango dira eta esteka honetan eman beharko dute izena.
CIC Nanogune, CFM eta Polymat enpresek antolatutako proiektua da, eta zientziari buruzko galderak, kezkak eta lehentasunak partekatzea ditu helburu. Gainera, bertaratzen direnek Irungo tokiko merkataritzarako 30 euroko bonua eskuratuko dute; baita askaria ere.

