Kirol instalazioetan hobekuntzak, IRUNBairen proposamenen artean

Irungo zein Hondarribiko kirol instalazioen mantentze lanak hobetzeko, eta kirol klubak babesteko eta parte hartzea sustatzeko proposamenak aurkeztu ditu.

Artaleku kiroldegiko gimnasioa.

IRUNBai alderdi politikoak beren proposamenen berri eman du, eta horiek erregistratu ditu Irungo eta Hondarribiko Udaletan. Kirol instalazioak izan dituzte hizpide; hain zuzen, euren mantentze lanetan hobekuntzak eskatu dituzte. Horretaz gainera, kirola indartzeko asmoz kluben parte hartzea sustatzea eskatu dute, beti ere, kirol plangintzan oinarrituta. Honen helburua herritarrek beren jarduerak garatzeko dituzten baldintzak hobetzea da.

MUGITU kirol proiektuaren bitartez garatzen ari dira, kirol klubekin zein erakundekin topaketak egiten eta haien ekarpenak jasotzen, “haiekin batera landu nahi ditugu proposamenak”. Proposamen honek lau ildo planteatzen ditu: klubei entzutea, instalazioen mantentze lanak hobetzea, kirol erakundeen jarduera erraztea eta hobekuntzarako zein jarraipenerako lehentasun argiak ezartzea. Honela, kirol instalazioetako erabiltzaileen “benetazko beharrei” erantzungo diete.

“Klubak kirol emaitzak baino askoz gehiago dira. Hezkuntza, elkarbizitza eta gure auzoetako bizitza dira. Eta ondo zaindutako instalazioak, babesa eta eragiten dieten erabakietan benetako parte hartzea merezi dituzte”, azaldu dute. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.