
Gazte independentistek Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute, eta euskal ikurrak kalera ateratzeko dei egin diete.

Ezbeharra Behobia inguruan gertatu da 07:30ak aldera, Ertzaintzak eta suhiltzaileak bilaketa lanetan ari dira Faisaien Irla eremuan.

Giza katea egin du gaur arratsaldean Gure Eskuk Irun eta Hendaia artean. Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute, adieraziz beste edozein herriren pare egon nahi dutela.

2026ko lehen seihilekoan estaldura askoz egonkorragoa egituratu du, eta bi lanpostu berri gehitu dituzte: medikua eta erizaina.

Bosgarren Berdintasun Planean alardearen auzia "kajoi batean sartuta" dagoela salatu dute elkarte feministek, eta Berdintasun Plan berri bat egitea eskatu dute.

Larunbat arratsaldean, Bidasoa ibaian adin guztietarako proba ugari antolatuko dituzte; eta eguna borobiltzeko, Urmuga kontzertua.

'Zuena da HITZA' bideo podkasteko bigarren atala ostiralean (hilak 17) argitaratuko dugu. Osasuna, kirola eta nutrizioa izango dira mintzagai.

Gaur aurkeztu dute XVI. Dies Oiassonis jaialdia eta bihartik igandera bitarte, 50 jarduera inguru izango dira hiriko hainbat txokotan.

Bi estropadatik bi bandera atera ditu nesken traineruak asteburuan. Mutilek, maila ona erakutsi zuten larunbatean, eta ohorezko txandan izan ziren igandean.

Ekialdebus-LABetik gaitzespen eta salaketa irmoena adierazi dute, eta jakinarazi ez dela "zoritxarrez" gertaera isolatua.

Larunbatean Kasino Zaharrean hasiko dute festa, Lotura elkartearen eskutik, eta N97 kolekiboa oholtzara igoz. Itxaropena tabernan amaituko dute gaua.

EH Bilduk alegazioak helarazi dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari, egungo proiektuak ez du trafikoa "behar bezala" bereizten.

18 zuhaitz kaltetu daude San Pedro kalean. Haietatik lau hilda daude, eta berriro landatuko dira. Hamalau, aldiz, sakon kimatuko dira.

Udalaren eskuetan daude jada Presa eraikineko aparkalekuak. 55 daude aurrean, eta Biteri kalean beste 10.

Atzo, hilak 14, urteroko omenaldia egin zuten Luis Marianoren estatuaren aurrean, heriotzaren 56. urteurrenaren egunean.

Hiru gazteak larunbat goizaldean atxilotu zituzten Euskal Herria hiribidean, gertatutakoaren ikerketak martxan jarraitzen du.

Talde sozialistak aita baten salaketa publikoa hartu du oinarri, eta adierazi du ikerketa eskaera bat aurkeztu duela udalean.

30 beherakoei zuzendutako arte digitalaren lehiaketa da, eta Bidasoako lurraldearen natura-ondareari balioa ematea du xede.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak eta Gipuzkoako eskualdeetako garapenerako hamar agentziek hitzarmena sinatu dute gaur, energia eredua sendotzeko.

Alejandro Esteban xabalinako Espainiako txapeldun izan da, eta Bruno Cagigosek diskoan brontzezko domina eskuratu du.