Txingudiko Elkarte Feministak atzerritartasunaren erregularizaziorako doako laguntza eskainiko du
Bizirunekin elkarlanean, informazio, orientazio eta laguntza zerbitzua martxan jarri dute asteartetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.
Txingudiko Elkarte Feministak eta Bizirunek egoera administratiboa erregularizatzeko prozesuan dauden eta tramiteetan laguntza behar duten pertsonentzat doako laguntza eskainiko dute. Asteartetik ostiralera bitarte, zalantzak argitzeko, aholkuak emateko eta ziurgabetasuna sortzen duten tramiteak errazteko zerbitzua erabilgarri izango dute. 9:00etatik 13:00etara izango da, eta hitzorduak eskatzeko WhatsApp bidez eska dezakete 644 15 61 47 telefono zenbakian. “Helburua pertsonak prozesu osoan laguntzea da”.
Doako zerbitzua zaurgarritasun txostena egiteaz harago doa, arreta konfidentziala eta doakoa da. “Egoera bakoitzaren baloraziotik eta beharrezko dokumentazioa prestatzen laguntzetik hasi, zaurgarritasun ziurtagiria egin eta eskaera telematikoki aurkezteraino laguntzen diegu. Hau da, gure helburua prozesu osoan laguntzea da”, adierazi du Txingudiko Elkarte Feministak.
Interesa duten pertsonek txingucolaboracionextranjeria@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez edota elkartearen egoitzara hurbilduta lortu dezakete informazioa.

