Erakusketak

Urrezko Intsignia nori eman erabakitzeko prozesua ireki du udalak

Jai Nagusietan herriko aitortza gorena nork jaso proposa dezakete hondarribiarrek hilaren 20tik 27ra.

"Larrialdietako arretaren gabeziak ez dira konpondu"

Osasun Bidasoa plataformak Osakidetzak egindako adierazpenak ezeztatu ditu, eta hobekuntzak iragarri arren, egoera kezkagarria dela salatu dute.

Salva eta Marcos Emazabel - Arrantzale ohiak

"Lehen guk hegalaburra harrapatzen genuen eta orain hegaluzetan aritzen dira"

Emazabel anaiek urteak eman zituzten itsasoan, baina orain lehorretik begiratzen dituzte barkuak. Haien garaietan eta orain barkuak nola aldatu diren azaldu dute.

Xabier Izagirre - Arraunlari Berri jatetxeko sukaldaria

"Gauza asko jartzen badizkiogu zaporea eta estruktura galduko du hegaluzeak"

Txikitatik ezagutu du Izagirrek hegaluzez beteriko herri bat, udaran zehazki. Hegaluzea prestatzeko hamaika modu daude, baina sukaldariak argi du: gutxi egin behar da.

Zuena da HITZA
Mikel Larra - 'Zuena da HITZA' podkasta

"Sare sozialetan mirarizko dieta bat ikusten dugunean, beti mesfidatu behar dugu"

'Zuena da HITZA' bideo podkasteko bigarren atala ostiralean (hilak 17) argitaratuko dugu. Osasuna, kirola eta nutrizioa izango dira mintzagai.

Ernaik onartezintzat jo du espainiar selekzioa ikusteko pantaila ezartzea

Gazte independentistek Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute, eta euskal ikurrak kalera ateratzeko dei egin diete.

Bidasoa ibaira erori den pertsona baten bila dabiltza

Ezbeharra Behobia inguruan gertatu da 07:30ak aldera, Ertzaintzak eta suhiltzaileak bilaketa lanetan ari dira Faisaien Irla eremuan.

"Munduan geuk ordezkatzen dugu geure burua, ez beste inork"

Giza katea egin du gaur arratsaldean Gure Eskuk Irun eta Hendaia artean. Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute, adieraziz beste edozein herriren pare egon nahi dutela.

Irungo Etengabeko Arreta Guneak arreta indartu du

2026ko lehen seihilekoan estaldura askoz egonkorragoa egituratu du, eta bi lanpostu berri gehitu dituzte: medikua eta erizaina.

San Pedro kaleko zuhaitz batzuk gaixo daude

18 zuhaitz kaltetu daude San Pedro kalean. Haietatik lau hilda daude, eta berriro landatuko dira. Hamalau, aldiz, sakon kimatuko dira.

Presa eraikin inguruko 65 aparkaleku berriak irekiko dituzte bihar

Udalaren eskuetan daude jada Presa eraikineko aparkalekuak. 55 daude aurrean, eta Biteri kalean beste 10.

Luis Marianoren heriotzaren 56. urteurrena

Atzo, hilak 14, urteroko omenaldia egin zuten Luis Marianoren estatuaren aurrean, heriotzaren 56. urteurrenaren egunean.

Irungo Udaltzaingoak hiru adingabe atxilotu ditu motozikleta baten piezak lapurtzeagatik

Hiru gazteak larunbat goizaldean atxilotu zituzten Euskal Herria hiribidean, gertatutakoaren ikerketak martxan jarraitzen du.

Uda Jolasen gazteleraz hitz egiteagatik zigorrak izan ote diren jakin nahi du PSE-EEk

Talde sozialistak aita baten salaketa publikoa hartu du oinarri, eta adierazi du ikerketa eskaera bat aurkeztu duela udalean.

'Ibaia izena duen herrialde bat' lehiaketaren edizio berria, martxan

30 beherakoei zuzendutako arte digitalaren lehiaketa da, eta Bidasoako lurraldearen natura-ondareari balioa ematea du xede.

Energia eredua sendotzeko, 120.000 euro aldunditik Bidasora

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak eta Gipuzkoako eskualdeetako garapenerako hamar agentziek hitzarmena sinatu dute gaur, energia eredua sendotzeko.

Urrezko eta brontzezko domina bana 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan

Alejandro Esteban xabalinako Espainiako txapeldun izan da, eta Bruno Cagigosek diskoan brontzezko domina eskuratu du.

Bi asteburuko jai egitarau anitza izango dute Santiagon

Larunbatean, hilak 18, Santiago auzoko jaiak hasiko dira, eta Santiago Egunera bitarte, hamaika jarduera antolatuko dituzte.

Ondartza futbol zelaiak belar artifiziala izango du

Hondarribiko Udalak adierazi du zelaiko mantentze eta berritze lanak haren gain hartuko dituela. Horrela, futbol elkarteak hainbeste urtez eskaturikoa beteko dute.

Gehiago