San Pedro kaleko zuhaitz batzuk gaixo daude
18 zuhaitz kaltetu daude San Pedro kalean. Haietatik lau hilda daude, eta berriro landatuko dira. Hamalau, aldiz, sakon kimatuko dira.
Herriko hainbat zuhaitz moztu ditu udalak azken hilabeteetan, gaixotasunak jota edo hilda zeudelako. Olagarro elkarte ondokoa edota Biteri eskola alboan dagoen markesinaren ondokoa moztu dituzte, besteak beste. Bertan, zuhaitz berriak jaio dira edo jarri dituzte. San Pedro kalean ikerketa sakona egin du udalak lorezainekin batera, eta 18 zuhaitz kaltetu identifikatu dituzte.
18 horietatik 14 gaixo daude, eta beraz, kimaketa lanketa sakona egin beharko dute. Beste lauak hilda daude, eta datozen hilabeteetan aldatu beharko dira. San Pedro kalean azken urteetan hainbat obra egin dira, eta horrek eta gizakiaren eguneroko eraginek zuhaitza ahuldu dute. Zuhaitzek zaila dute haien sustraiak zabaltzea, eta horrek hazteko arazoak sortzen ditu. Horren baitan, arriskutsuak izan daitezke, kimaketekin ere adarrak ahuldu egin dira eta.
Abenduan landatuko dituzte lau zuhaitz berriak, klima egoera onenak suertatzen direlako bertan.

