
Herriartekoaren finalerdia jokatu zuten Zumarraga-Urretxu taldearen aurka, baina ezin izan zuten Gipuzkoako Herriarteko finalerako txartelik eskuratu.

Euskarazko tokiko hedabideek hitza hartu zuten ostiralean, OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioaren 1.000. zenbakiaren harira antolatutako solasaldian.

Sanpedro eta sanmartzial jaiek badute kartela, 'Eguna iritsi da' lana izan da aurtengo jaietarako aukeratutako kartela.

1.000. zenbakia kaleratu du gaur HITZA-k. Horretarako, hainbat HITZAkiderekin elkartu dira kazetariak, zehazki, herri bakoitzeko batekin.

OARSO BIDASOKO HITZAren 1.000 zenbakiaren harira LABORAL Kutxarekin elkarlanean egindako zozketa bereziaren irabazle Jokin Otegi Egibar irundarra izan da.

Gaur HITZAk papereko edizioan 1.000 zenbakia argitaratu du. HITZAkideen iritzia jaso du hedabideak.

OARSOALDEKO HITZAren eta BEHE BIDASOKO HITZAren baturatik sortu zen 2010eko azaroan OARSO BIDASOKO HITZA. Hedabidearen papereko edizioa, egun astekari dena, 1.000 zenbakietara iritsi da sostengu zuzena eman dioten guztiei esker.

2018. urtean itxi zuten gaztelekua, denbora baterako. Azkenean, zortzi urte izan dira, eta eraikin osoa berritu dute.

Hiru abeslariek Santiago pilotalekuan jarriko duten Gazteguneko karpan kontzertuak eskainiko dituzte ekainaren 26an eta 27an.

Alkateak adierazpen instituzionala egin du gaur, udal gobernuaren izenean. Aurrekontuen harira EAJri gezurra esatea leporatu diote, eta haien jarrera "oso larria" dela adierazi dute.

Zortzi tabernek hartuko dute parte Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan. Hilaren 29tik ekainaren 7ra arte izango dira pintxoak barretan.

Gomez de Arribaren emaitzaz harago, Super Amara BATeko kirolariak 3.000 metroko eta jauzi hirukoitzeko Gipuzkoako txapelketan podiumean izan dira.

'Kalean bai' planaren 2026-2030 epealdia aurkeztu dute, eta honen bidez, haurrek eskolaz kanpo euskaraz bizitzeko aukera izango dute.

Behar Bidasoak 50 urteko ibilbidea nabarmendu du, eta urteotan Kabugan (Ruanda) garatutako etxebizitza programaren eragina azpimarratu dute.

Ostegunetik igandera, OCRko Europako Txapelketa jokatuko dute Irunen, eta San Jose Obrero futbol zelaiko inguruan aldaketak izango dira.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Gaur, 19:00etan hasiko dira aurtengo festak eta igandera bitarte musika, gastronomia, jolasak eta denetarik izango dute auzotarrek.

Beheko solairuan jarriko da liburutegi txokoa, Udal Liburutegiko maileguak hartzeko eta uzteko. Astelehenetik ostiralera irekiko dute.

Datorren asteartean, hilak 26, Afrikaren Egunarekin bat eginez, sorkuntza tailerra egingo du Soki Madiel Kibangou 'Maddi' artistak.

Kalearen berrurbanizazio osoa egingo dute, eta beraz, denbora luzez obrak izango dira bertan. Hiru fasetan egingo dute aldaketa, Foru kaleko aldetik hasita.