2.000 esker, Jokin!
OARSO BIDASOKO HITZAren 1.000 zenbakiaren harira LABORAL Kutxarekin elkarlanean egindako zozketa bereziaren irabazle Jokin Otegi Egibar irundarra izan da.
Irati Argoitia (HITZA), Jokin Otegi irabazlea, Iñaki Elortegi (LABORAL Kutxa), Karmele Segura (LABORAL Kutxa) eta Urko Etxebeste (HITZA) sari emate ekitaldian. Gaur (hilak 15, ostirala) bete ditu OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak 1.000 zenbaki. Horren harira, eta LABORAL Kutxarekin elkarlanean, HITZAren harpidedun eta HITZAkide guztien artean zozketa berezia egin da: 1.000 euroko saria zen jokoan. Bada jada badu irabazlea sare horrek: Jokin Otegi Egibar izan da zortedun. Hori gutxi ez, eta 1.000 euroko sariari beste 1.000 gehitu dizkio. Izan ere, egindako zozketaren sariduna LABORAL Kutxako bezero bazen (urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez), beste 1.000 euro emateko prest zen LABORAL Kutxa. Bada Otegik baldintza hori betetzen zuen. Beraz, 2.000 euro harentzat. Zorionak!
Zozketa bereziarekin HITZAren bidelagun diren harpidedun eta HITZAkide guztiei nolabaiteko aitortza egin nahi izan zaie. Eskerrak eman nahi izan zaizkie tokiko euskarazko hedabidearen jarraitzaile izan, eta ekonomikoki ere laguntzeagatik. Haiek gabe, HITZA ez litzateke inola ere 1.000 zenbakietara iritsiko. Aldi berean, doakiola LABORAL Kutxari esker mezu berezia, zozketaren partaide izaten hedabideari eta euskarazko prentsari bultzada eman diolako.
Zozketa hilaren 8an egin zen Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian. Mirari Martiarena HITZAkide eta sortzaileak atera zuen saridunaren izena. Sari emate ekitaldia, berriz, asteon egin da Irungo Colonen LABORAL Kutxak duen egoitzan. Han izan ziren Jokin Otegi Egibar sariduna, Irun-Colon bulegoko zuzendari Iñaki Elortegi Zamorano, LABORAL Kutxako tokiko komunikazio arduradun Karmele Segura Azkarate, eta HITZAko kudeatzaile Irati Argoitia Iñurrita nahiz Urko Etxebeste Petrirena zuzendaria.
Eskerrik asko HITZAkide eta harpidedun guztiei, eta LABORAL Kutxari. Jarraian, sari emate ekitaldian egindako bideoa.

