Txingudi finalaren atarian gelditu da
Herriartekoaren finalerdia jokatu zuten Zumarraga-Urretxu taldearen aurka, baina ezin izan zuten Gipuzkoako Herriarteko finalerako txartelik eskuratu.
Larunbateko bertso saioko argazkia.Goierriko Hitza Otsailean hasitako ibilbideari amaiera gazi-gozoa eman diote Irunabarreko Txingudi A taldeko bertsolariek. Finalerdietara sailkatze hutsa ezin hobea izan da Bidasoko bertsolaritzarentzat, baina ezin izan zuten finelarako azken urratsa eman, finalaren atarian Zumarraga-Urretxu taldearen aurka galdu egin baitzuten. Larunbateko saioa Tolosako Bonberenea aretoan egin zuten, giro onean. Azken saiora ez iritsi arren, herriarteko historikoa egin dute bidasoarrek, inoiz ez baita bertako talde bat herriartekoan hain urrunera iritsi.
Txingudiko Igauri Lopetegi Amostegi, Manu Goiogana Bengoetxea eta Jon Luzuriaga Iurramendi izan dira bertsotan hilabeteotan. Hiruek ezin izan dute Aian jokatuko den finalerako txartela eskuratu. Hortaz, aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa Zumarraga-Urretxu eta Leintz taldeen artekoa izango da, hilaren 30ean.

