
Bidasoa Bizirik plataformaren bidez eman dituzte Hondarribiko eta Irungo udako turismo datuak. Jende asko bertaratu da eskualdera, eta horrek abantaiak eta desabantailak sortzen ditu.

Irungo Udalak X. Ribera Azoka antolatu du, irailaren 16tik 19ra. Askotariko arte erakusketak egin dira CBA Zentroan, eta bihar Bidaso ibaian bertan aurkeztuko dituzte aurtengo bekaren irabazleak.

Larunbatean, irailak 19an, da urteurrena. Real Unionek Mirandesen aurka jokatuko du partida larunbatean 18:45ean, eta Echandia Gal familiak jaurtiko du ohorezko sakea.

Urriaren 4an izango da Hendaia, Irun eta Hondarribia batzen dituen herri lasterketa. Izen ematea irekita dago datorren urriaren 2ra arte, eta dortsalak Irungo Mendibil Merkataritza Gunean hartu beharko dira lasterketa bezperan.

Aste honetatik abendura bitarte hamaika pelikula, hitzaldi eta tailer egingo dituzte queer komunitatea ikusarazteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak parke naturalera egindako bisitan azaldu dute bi hamarkadetan guztira 25.000 hegazti eta 80 espezie baino gehiago identifikatu dituztela. Halaber, parkearen biodibertsitatea zaintzen jarraitzeko Aldundiak Europako 2,5 milioi euroko diru laguntza eman du.

Bonuarekin autoa hamabi orduz aparkatu ahal izango da 1,69 eurotik hasita. Horrela, ohiko tarifarekin baino %70 meerkeago aparkatu ahal izango da. Bestalde, ibilgailu elektrikoek %30eko deskontua izango dute autoak kargatzerakoan.

Datorren asteazkenerako, hilak 16, aurreikusitako kaleratzea bertan behera utzi dute eta eskerrak eman dizkiete ondoan izan direnei.

Datorren astean, hilaren 16tik 19ra, hiriaren memoria eta Bidasoa ibaiarekin lotura estua duten proposamen artistikoak aurkeztuko dituzte.

Hondarribia eta Irun Donostiako Ospitalearekin lotzen duen autobus zerbitzuak 10 minutuko aldaketak izango ditu aurrerantzean.

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik Adimen Artifizialaren gaineko azalpenak eman ditu.

21:00etatik 04:00etara guztiz etengo da Bilborako norabidean errepidea, Aginaztegiko tunelean eta Masti Loidiko zubibidean lanak egin behar dituztelako.

Aurrez aurreko bileran hautatutako hiru proposamenek emozioen kudeaketa eta kaleen garbitasuna dituzte oinarri. Internet bidez 226 proposamen bidali dituzte, eta onartutako hamahiruak datorren irailaren 28an ahalko dira bozkatu.

Baztan Menditarrak taldearen aurka jokatuko du bihar, hilak 19, 17:00etan Lekarozen. Plaiaundin datorren urriaren 24an jokatuko du, La Unica B-ren aurka.

Jubilatu da Goenaga, eta Oiasso museoko ziklo berria Ander Arresek bideratuko du. FICAB Zinemaldi Arkeologikoa, aldiz, Melanie Doreren esku egongo da hemendik aurrera.

Irailaren 18tik 20ra musikaz, tailerrez, herri bazkariez eta festaz gozatu ahal izango dute bizilagunek.

Neskei eta emakumeei zuzendutako hiriko kirol eskaintzen bilduma egin du Parean elkarteak. Helburua genero estereotipoak hautsi eta kirola sustatzea da.

Haur, nerabe eta gazteentzako hasiberrientzako eta bat-bateko jardunerako klaseak emango dituzte urritik hasita. Izen ematea posta elektronikoz egin behar da.

Deskontu kodeak eskatzeko epea irekita dago datorren irailaren 29ra arte. Jarraian, urriaren 26tik abenduaren 4ra arte erabili ahalko dira.

552 haurrek parte hartu dute Solas Jolasen, eta gurasoen %91ak 4 edo 5 batekin baloratu du. Udagiro udalekuetan, berriz, 90 plazak bete dira eta helburuen %80 baino gehiago asetu dira.