EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du Txingudiko merkataritza gunean
Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren barruan egingo du ekitaldia, gaur, ostirala 13, 11:00etan.
Txingudi merkataritza zentroa. Hasi da datorren azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina. Ildo horretatik, EH Bilduk ekitaldia egingo du gaur goizean, 11:00etan, Txingudiko merkataritza guneko sarreran.
Ekitaldian izango dira, batetik, Madrilgo Kongresurako koalizioaren Gipuzkoako hautagai Ane Unanue, Irungo zinegotzia, eta bestetik, Senaturako hautagai Olaia Duarte. Bizitzaren garestitzea izango dute hizpide bi hautagaiek.

