Diabetesaren aurka, pintxo bat
Diabetesaren Munduko Egunean, hilak 14, haurren diabetesa ikustarazteko Mi Dulce Guerrero elkarteak pintxo solidarioa eskainiko du.
Diabetesa ikustarazteko hainbat egitasmo antolatu ditu urteetan zehar Mi Dulce Guerrero elkarteak. Lan izugarria egin dute 1 motako diabetesaren aurka, eta diabetesak haurrengan dituen ondorioak ikustarazten. Hilaren 14a, Diabetesaren Munduko Eguna izango da, eta egunaren harira pintxo solidarioak jarriko dituzte salgai Irungo hainbat tabernatan, 1,5 euroren truke.
Pintxo solidarioen egitasmoarekin Legia kaleko eta Karrika Nagusiko honako taberna hauek bat egin dute: Ekialde, El Muro, Mari, Basque Corner, Bohemian, El Tostadero, Gaztelumendi eta Sargia. Gainera, Los Trankilos taldea arratsaldea girotzen ariko da, 18:30etik 22:30era.
Herritarrak pintxo solidarioak erostea gonbidatu dituzte, “danok, 1 motako diabetesaren aurka egiteko”.

