
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia hilaren 28an izango da, eta Izarok gabon kanten kontzertua eskainiko du; pizteko botoia San Vicente de Pauleko ikasleek sakatuko dute.

Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.

Bigarrenean lortu du irundarrak B Serieko lau t'erdiko txapeldun izatea; larunbatean, Zubizarreta lll.-ri irabazi zion 18-22, Uranzu pilotalekuan.

Emakumezkoen boleibola ikaragarri hazi da azken urteetan Irunen. Sugetrebeak Boleibol Taldea duela lau urte sortu zen, eta aurten 200 jokalaritik gora ditu.

HITZAkideek Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroko 'Baserritarrak' erakusketa bisitatzeko aukera dute, doan, hilaren 29an.

Proiektuak baliabide hezitzaileak eskaintzen ditu gazteek elikadura jasangarria lantzeko. Aurten, nobedade gisa, plataforma bat sortu dute.

3.000 pertsona inguru bildu dira Bidasoan A11ko greba orokorraren harira egindako manifestazioan. Etxebizitza duin baten alde egin dute, erantzule politikoak seinalatuz.

HITZAk bildu ahal izan duen informazioaren arabera, greba orokorraren eragina lausoa izaten ari da Hondarribian eta Irunen.

A11ko greba orokorra girotzeko egun osoko egitaraua antolatu du Bidasoaldeko Greba Batzordeak hainbat jarduerekin.

'Etxebizitza eskubidea bermatzeko espekulazioari ez' lelopean kalera aterako dira, mobilizazioaren xehetasunak azaltzeko prentsaurrekoa egin dute Zabaltza plazan.

16 urtez azpiko gizonezkoetan eta 18/20 urtez azpiko emakumeetan txapledunak izan dira; 16 urtez azpiko emakumezkoetan eta 18/20 urtez azpiko gizonezkoetan, txapeldunorde.

BSTK Basotik eta Real Sociedad fundazioek biodibertsitatea sustatzeko egitasmoaren lehen jarduna egin dute Irunen; basoan, hamabi habia kutxa jarri dituzte.

Tokiko Gobernu Batzarraren bidez onartu dute zazpigarren eta zortzigarren pabiloiak konpontzeko obra. Udalak 2024an abiatu zituen konponketak lanak.

Bidasoko eta Plaiaundiko Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ikasleek egin dute, elkarlanean. Mugikortasun jasangarria sustatu nahi dute, batik bat.

Zaisa Txingudik Iruña Errugbi Taldea hartuko du Plaiaundin, 14:30ean. Biok Txingudik, berriz, Uribealdearen aurka jokatuko du, Plaiaundin ere, 16:30ean.

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik sare sozialen gaineko azalpenak eman ditu.

Artelanak sei hilabetez maileguan hartzeko zerbitzua da. Ostegunetan dago eskuragarri zerbitzua, 18:00etatik 20:00etara.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren barruan egingo du ekitaldia, gaur, ostirala 13, 11:00etan.

Udalak 1. Linea eta Gautxoria indartzeko eta 5. linea sortzeko kontratazio prozesuari berriro ekin dio; proposamena Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute.

Diabetesaren Munduko Egunean, hilak 14, haurren diabetesa ikustarazteko Mi Dulce Guerrero elkarteak pintxo solidarioa eskainiko du.