
Bidasoko AEK-k 2026-2027 ikasturterako eskaintza aurkeztu du; euskara ikasteko ohiko ikastaroez gain, hika-mintza taldea sortu dute berritasun gisa.

Euskarabentura espedizioaren 17. egunean Oiartzunen hartu zuten lur 130 gaztek. Oarsoaldeko eta Bidasoko zenbait gazterekin elkartu da HITZA.

Korrikaren 12. egunaren harira, AEK-k mintzodromoa antolatu du Irunen eta herritarrak euskaraz eroso aritzeko aukera izan dute.

Gaur HITZAk papereko edizioan 1.000 zenbakia argitaratu du. HITZAkideen iritzia jaso du hedabideak.

70 tabernetan eta jatetxeetan egin dute galdeketa, eta hainbat ondorio atera dituzte, hala nola ostalarien %95ak euskarak Hondarribian bere lekua behar duela uste duela.

Hernaniko final-laurdenetan garaile izan ondoren, Zumarraga-Urretxurekin aurrez aurrekoa izango dute bidasoarrek maiatzaren 16ko finalerdian.

Santiago zubitik sartu da Korrika bigarren aldiz Irunera. Hondarribirako bidea egin du, Kolon pasealekutik pasata.

Atzo sartu zen Korrika Hondarribian. Herria zeharkatu zuen, eta hainbat eragilek hartu zuten lekukoa, irribarre eta emozio artean.

Korrika Egunean daude gaur Irunen. Goizean, herriko auzo elkarteak batu dira, Korrikaren alde, San Juan plazan. Egun luzea izango dute.

Hamaika Telebistak zuzeneko egingo du Korrikaren nondik norakoekin. Bertarako esteka HITZAn izango da besteak beste.

552 haurrek parte hartu dute Solas Jolasen, eta gurasoen %91ak 4 edo 5 batekin baloratu du. Udagiro udalekuetan, berriz, 90 plazak bete dira eta helburuen %80 baino gehiago asetu dira.

Dagoeneko izena eman daiteke euskara, alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko ikastaroetan; izena emateko azken eguna hilaren 16a izango da.

Talde sozialistak aita baten salaketa publikoa hartu du oinarri, eta adierazi du ikerketa eskaera bat aurkeztu duela udalean.

Bigarren edizioan, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako 30 ikasle taldek parte hartu dute gazteen artean euskara sustatzeko asmoz.

'Kalean bai' planaren 2026-2030 epealdia aurkeztu dute, eta honen bidez, haurrek eskolaz kanpo euskaraz bizitzeko aukera izango dute.

Herri Jakintza Euskaltegiak 10 eta 16 urte arteko haurrek euskara lantzeko bi txanda antolatuko ditu, uztialean eta abuztuan.

Maiatzeko asteazkenetan eta ostiraletan, euskararen erabilera sustatzeko jolasak antolatuko dituzte hiriko hainbat parketan.

UEMAren kanpainak beste herrialdeetatik etorri eta euskara ikasten ari direnak ikusaraztea du helburu.

Korrikaren 12. egunaren baitan, datorren asteazkenean, hilak 22, euskararen munduan murgiltzeko ordubeteko klaseak eskainiko dituzte.

'Kilik euskarari!' lelopean, gaur aurkeztu dituzte euskara eta euskal kultura sustatzeko hirian egingo dituzten jarduerak.