Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Oso garrantzitsua da bakoitzaren burbuilatik kanpo dagoen errealitatea zein den ezagutzea"

Euskarabentura espedizioaren 17. egunean Oiartzunen hartu zuten lur 130 gaztek. Oarsoaldeko eta Bidasoko zenbait gazterekin elkartu da HITZA.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2026/07/29

Euskarabentura espedizioaren zortzigarren edizioari ekin diote aurten, eta hilabeteko egonaldiaren ondotik, ostiralean  (hilak 31) amaituko da bidaia. Atharratzen elkartu ziren hilaren hasieran 130 jzioquitar, Euskal Herria zeharkatu eta bidea Getxon (Bizkaia) amaitzeko.

130 gaztek hartu dute parte aurtengoan, eta guztira 650 kilometro egingo dituzte, egun bakoitzean bataz beste 17-20  kilometro artean, hain justu. Honakoa da aurtengo ibilbidea: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Iruñea, Irurtzun, Arbizu, Olazti, Agurain, Gasteiz, Araia, Zerain, Tolosa, Hernani, Oiartzun, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donosti, Zarautz, Ondarru, Lekeitio, Nabarniz, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo.

Zerrendan ikusi moduan, Oiartzun da egitasmoak ukitu duen eskualdeko herri bakarra, eta, nola ez, han izan da HITZA. Elorsoro kiroldegira bertaratu, eta han elkartu da hedabidea eskualdeko zenbait gazterekin. 

Euskarabentura, “espazio segurua”
Maider Usabiaga Iraola errenteriarra izan da hedabidearekin hitz egin duen lehena, eta bi aldiz pentsatu gabe erantzun ditu galderak. “Esperientzia berezia da, jende asko ezagutzen baita. Oso espazio segurua da, denak lagunak egiten gara, eta asko errespetatzen gara”, dio.

Nola ez, euskara eta haren egoera ere izan ditu hizpide hitzartzean: “Euskararen egoera orokorrean ez da ona, baina hemen ikusten dut probintzia bakoitzak bere borroka duela, eta hori guztia ikustea oso baliagarria da gure herria ezagutzeko”.

Ekhiñe Txapartegi Martinez, berriz, Pasai Antxokoa da, eta azaldu du inguru horren euskalduna ez duten gazteentzat aukera ezin hobea dela Euskarabentura: “Abentura honek euskaraz aritzera bultzatzen zaitu. Gainera, hemengo dinamiketan norbere egoera kontatzen dugu, eta besteen bizipenak entzuteak kontzientziazioa bultzatzen du”.

Lezok, berriz, errepresentazio bikoitza izan du aurtengoan; izan ere, Ihintza Erauskin Lizarazu eta Maddi Artola Sarasolak hartu dute parte. Erauskin jzioquitarra da; Artola, haatik, begiralea. Erauskini galdetuta zer dela eta erabaki duen abenturan parte hartzea, honakoa erantzun du: “Duela hiru urte nire anaiak hartu zuen parte abenturan. Hasieran beldurra zuen hilabete oso bat delako eta bakarrik joan zelako, baina etxera iristean zer nolako ilusioarekin itzuli zen ikusi nuenean, garbi izan nuen nik ere partu hartu nahi nuela”.

Era berean, lezoarrak nabarmendu du Euskarabenturak harremanak euskaraz sortzea bermatzen duela, hala garatzen direlako. “Oso garrantzitsua da bakoitzaren burbuilatik kanpo dagoen errealitatea zein den ezagutzea”, gehitu du.

Artola begiralea da, nahiz eta duela hiru urte partaide modura ibili zen. Euskarabenturak “bizitza aldatu” dio lezoarrari; “hemen ezagutu ditudan errealitateak eta pertsonak oso bereziak dira”, dio. Gainera, nabarmendu du gazteen artean sare euskaldun bat sortzen laguntzen duela.

Euskaraz hitz egiteko beharra
Marti Casanova Manerarena kasu berezienetako bat da, oiartzuarra izanik abenturarekin bere herrira gerturatu baita. Gazteak dio abenturaren inguruko zenbait bideo ikusi zituen unetik argi izan zuela hau bere lekua zela. “Hemen denok euskararen alde gaude, denok pentsatzen dugu berdin, eta horrek harreman oso politak sortzea bultzatzen du. Konturatu naiz jende asko etorri dela hona euskaraz hitz egiteko beharra duelako, eta horrek nolabaiteko talka sortu dit. Ez nuen espero; horrek agerian uzten du bakoitzaren egoera”.

Azkenik, Bidasoa irudikatzeko beste bi partaiderekin elkartu da hitza: Eunate Cordal Otxoa de Zabalegi eta Lizar Miguel Otero irundarrekin, hurrenez hurren, eta biek nabarmendu dute aurreikuspenak bete direla. “Irunen euskara hitz egiten da, baina ez horrenbeste, eta hilabete oso batez egunero eta uneoro euskaraz aritzera bultzatzen nau Euskarabenturak”.

Miguelek ere bide beretik jarraitu du: “Irunen ezin gara guztiz euskaraz bizi, eta ikusten dut leku batzuetan hizkuntzaren egoera hobea bada ere, beste leku batzuetan ere ez dela horren ona, eta horrek ikuspegia aldatzen dit. Herri erdaldunago batekoa baldin bazara saretzeak erakusten du euskaraz bizitzeko modu asko daudela, eta iparraldearen eta hegoaldearen arteko inposatutako muga hori hautsi egiten dela bi aldeak saretuz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.