
Gaur HITZAk papereko edizioan 1.000 zenbakia argitaratu du. HITZAkideen iritzia jaso du hedabideak.

OARSOALDEKO HITZAren eta BEHE BIDASOKO HITZAren baturatik sortu zen 2010eko azaroan OARSO BIDASOKO HITZA. Hedabidearen papereko edizioa, egun astekari dena, 1.000 zenbakietara iritsi da sostengu zuzena eman dioten guztiei esker.

Gaur HITZAk papereko edizioan 1.000 zenbakia argitaratu du. HITZAkideak diren establezimenduen eta denden iritzia jaso du hedabideak.

Astekariaren 1.000. zenbakiaren harira mahai-ingurua antolatu du hedabideak Lezoko Gezalan gaurko (ostirala). Tokiko euskarazko hedabideek zertan dabiltzan azalduko dute.

HITZAren astekarian lantzen den eduki bakoitza bakarra da. Ez du inork, inoiz, halakorik egingo. Lantalde oso baten ahalegina dago horren guztiaren atzean.