
Esker hitzak eman ditu Asun Casasolak bere alaba Nagore Laffagen hilketaren 15. urteurrenean. Borrokan segitzeko deia ere egin du, "mundu hau hobea izan dadin".

Elkarretaratzea egin dute Etorbidearen zubian gaur, Irun eta Hendaiako auzapezek hala deituta. Zubiaren bi aldeetan bildu dira herritarrak eta erakundeetako ordezkaritza zabala. Irungo Harrera Sareak ere bat egin du, instituzioekin "elkarlanean" aritzeko prest daudelako.

‘Trabajadoreen’ memoria historikoa lantzen jarraitzen du Oiartzungo Kattin Txiki elkarteak. Arkalen zegoen barrakoi baten zatia berreraikitzen ari dira, haien bizimodua nolakoa zen erakusteko.

Alardearen gatazkaren auzian, udalaren hurrengo urratsa alarde publikoa antolatzea litzatekeela dio alarde parekidearen batzordeak. Gainera, "berandu baino lehen" izatea eskatu dute.

Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.

2008an Nagore Laffage hil zutenetik, Asun Casasola eskoletan dabil lanean indarkeria matxista desagertu dadin, 'Nagore' dokumentalarekin. Hamabost urte bete dira Diego Yllanesek haren alaba hil zuenetik. Gaiaren inguruko kontzientzia handitu dela uste du.

Mural bat margotu du Ramon Zabalegik institutuko Hezkidetza taldeko ikasleekin batera. Berdintasunaz, generoaz, estereotipoetaz eta rolaz hausnartu ondoren, mezu baikorra islatu nahi izan dute.

Atzo egin zuen jaien balorazioa udal gobernuak, atalez atal, eta eraso matxistei buruz adierazi zuten ez zela inolakorik erregistratu haiek ahalbidetutako zerbitzuetan. Baina, lau eraso salatu ziren publikoki jaiak iraun bitartean, Bidasoko Itaiaren eta HITZAren bitartez.

Iaztik poesia eta performancea uztartzen dituen ‘Hitz esana’ ikuskizunarekin biran ari dira. Kolektiboak beren kezkak, gogoetak eta gustuak plazaratzeko espazio bat eskaintzen die.

Kontsulta itzazu asteburuan Bidasoko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.

Gipuzkoan 750 pertsonak pairatzen dute Esklerosi Anizkoitza. Errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua eskuratzea da ADEMGIren Busti zaitez kanpainaren helburua.

Kalteak ekiditeko datorren astelehenetik ostiralera (hilaren 10etik 14ra) prebentzio lanak egingo dituzte. Sokoako biribilgunetik Labrederreko biribilguneraino doan errepidea itxita egongo da.

2020an kaleratu zuen euskal taldeak Howdy Bluegrass diskoa. Euskarazko bertsioa online jarri dute entzungai: Youtuben, Spotify-n eta Bandcamp-en dago eskuragarri.

Irunek eta Meridak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Ostegunetik aurrera 'Pvro Teatro' aldi baterako erakusketa egongo da ikusgai Oiasso Museoan, Dies Oiassonis jaialdiaren egunetan.

Bozeramaileak, alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu eta Batzorde informatzaile berriak onartu zituzten, besteak beste. Amaieran, 'Piruen' parkeko egoeraz mintzatu ziren ere.

Egun gutxi barru jarriko da martxan talde txuri-beltza. Aurtengo sasoia prestatzeko zortzi lagunarteko iragarri dituzte. Azken egunetan fitxaketak, bajak eta kontratu luzapenak jakinarazi ditu klubak.

'Ibai izena duen herrialde bat' lehiaketa 30 urtetik beherako pertsonei zuzendua dago eta mugaz gaindiko lurraldearen paisaia bereziak irudikatu behar dira. Parte hartzeko azken eguna hilaren 23a da.

Sariketa horrek Alde Zaharra-San Juan auzoko bizilagunak eta auzoarekin lotura estua duten pertsonak aintzatestea du xede. Hautagaiak hilaren 23ra arte aurkez daitezke, eta saria abuztuaren 19an emango dute.

Azken irteeretan izango dira aldaketak lau lineetan. Izan ere, lehenagotik bukatuko da zerbitzua datorren astelehenean.