Astelehena, San Kristobal eguna, gidarien patroia da eta autobusetan eragina izango du
Azken irteeretan izango dira aldaketak lau lineetan. Izan ere, lehenagotik bukatuko da zerbitzua datorren astelehenean.
Datorren astelehenean, hilaren 10ean, San Kristobal eguna da, gidarien patroia. Hartara, Irungo autobus publikoetako gidariek azken irteeretan eragina izango duten aldaketak iragarri dituzte ordutegietan:
- L1: Zaisa – Ospitalea linea. Ospitaletik azken irteera: 20:52etan. Zaisatik azken irteera: 21:00etan.
- L2: San Juan – Katea – Txingudi linea. San Juanetik azken irteera: 21:00etan. Suhiltzaileetatik azken irteera: 20:50etan. Txingudi Merkataritza Parketik azken irteera: 20:30etan.
- L3: San Juan – Artia linea. San Juan-Artia azken irteera: 21:00etan.
- L4: San Juan – Antzaran – Olaberria linea. San Juan-Antzaran-Olaberria azken irteera: 20:45etan.

