Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etorbidearen zubiaren egoerak hautsak harrotu ditu Irunen

Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/07/07

Frantziako Tourreko hirugarren etapak Zornotza eta Baiona lotu zituen astelehenean. Lasterketako pelotoia Irungo Santiago zubitik igaro zen Hendaiara, eta Tourraren etorreraren harira, bi urtez itxita daraman Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean Pirinio Atlantikoetako Prefekturaren aginduz. Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Kotte Ezenarro Hendaiako alkatea bertan ziren irekieraren momentuan, eta «behin betiko» irekiera izatea espero zutela aldarrikatu zuten.

Astearte goizean, baina, irekieratik soilik egun batera, Etorbidearen zubia berriro itxi zen, zubia irekitzea baimentzen zuen Pirinio Atlantikoetako Prefekturaren baimena astelehenerako zelako soilik, Tourraren etorreragatik. Bi urtez itxita izan den pasalekua 24 orduz egon da irekita, eta momentu honetan itxita dago berriz. Orain arte jarrita egon den hesia berrezarri dute, oinezkoentzako pasabidea moztuz. Horrez gain, David Nuño Irungo Elkarrekin koalizioko udal bozeramailea zubian izan zen astearte goizean, eta egiaztatu zuen hesiak «indartu» dituztela. Tourra pasata eta hesiak berrezarrita, Santiago zubiko Frantziako Poliziaren etxola ere berriz instalatu dute.

Zubiaren itxiera berriak Irungo eta Hendaiako alkateen haserrea piztu du, eta Jose Antonio Santanok eta Kotte Ezenarrok ixteko erabakia ulertzen ez dutela adierazi zuten asteartean: «Ez dugu ulertzen erabakia. Bidasoaren gaineko muga horretan gertatzen ari dena XXI. mendeko Europan zentzurik ez duen anomalia bat da, eta ez dugu inolako justifikaziorik ikusten pertsonen joan-etorria eragozten jarraitzeko, areago 500 kilometro luze den mugan horrelako beste kasurik ez dagoenean».

Asteartean egindako agerraldian, bi alkateek argi utzi zuten Etorbidearen zubiaren irekiera aldarrikatzen jarraituko dutela. Santanok eta Ezenarrok adierazi zuten ez dutela baztertzen «maila sozial eta politikoan» aldarrikapen batzuk egitea «Irungo eta Hendaiako bizilagunak iraintzen dituen erabaki lotsagarri hori konpontze aldera».

Hori dela eta, egoera salatzeko, elkarretaratzera deitu dute bi alkateek gaurko (ostirala). Zubian bertan bilduko dira, 18:00etan. Azken egunetan jazotakoak hautsak harrotu ditu, eta gaurkoa ez da antolatu den elkarretaratze bakarra. Balazta elkartea asteazkenean mobilizatu zen zubiaren irekiera eskatzeko, eta atzo Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, Diakité-Etorkinen Federazioa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bagera-Nous Sommes, SOS Arrazakeria, BIZI, LAB, FSU eta Solidaires elkarteak bildu ziren han.

«Bidasoa ez da muga, zubia baizik»

Frantziako Tourra astelehenean iritsi zen Bidasora, eta pelotoiaren etorreraren harira, jarduera bereziak antolatu zituen Gure Eskuk Irunen, «bi aldeetan euskaldunak bizi garela eta aldarrikapen ugari dituen herria garela erakusteko». Bidasoa zubia dela, eta ez muga, aldarrikatu zuten: «Tourreko antolatzaileentzat bertan bukatzen da Espainiako zatia eta Frantziara sartuko da lasterketa. Guretzat dena da Euskal Herria, Bidasoa ez da muga, zubia baizik, eta herri honen jarraipena irudikatuko dugu».

Topaketa 12:00etan izan zen, Irungo Santiago frontoian, eta bertatik kalejiran joan ziren Etorbidearen zubira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin. Etorbidearen zubira iritsi zirenean, Frantziako Poliziak giza-hesi bat egin zuen, eta ezin izan zuten Hendaiara pasa. Gure Eskuren martxa «manifestazio bat» zela erabaki zuen poliziak. Ikurrinak, baina, Irunen nahiz Hendaian ikusteko aukera izan zen; Bidasoaren gainaldea librarazi zuen poliziak, Tourraren aitzakiarekin.

Erlazionatutako edukiaEtorbidearen zubia ireki duteBerriz itxi dute Etorbidearen zubiaEtorbidearen zubiaren itxiera deitoratu dute Santanok eta EzenarrokIrun eta Hendaia arteko mugen irekitzea eskatzeko moztu dute Santiago zubiaIkurrinez bete da Etorbidearen zubia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.