Sokoako biribilgunean putzu septiko bat detektatu dute
Kalteak ekiditeko datorren astelehenetik ostiralera (hilaren 10etik 14ra) prebentzio lanak egingo dituzte. Sokoako biribilgunetik Labrederreko biribilguneraino doan errepidea itxita egongo da.
Txingudiko Zerbitzuak jakinarazi duenez Sokoako biribilgunean putzu septiko bat aurkitu dute. Hori dela eta, uztailaren 10etik 14ra (astelehenetik ostiralera) premiazko prebentzio lanak dituztela helarazi du Txinzerrek.
Lan horiek burutzeko beharrezkoa izango dute Sokoako biribilgunetik Labrederreko biribilguneraino doan errepidea (Nestor basterretxea kalea) moztea. Beraz, bost egun horietan Donostia kalea izango da Hondarribitik irteteko erabili beharreko errepidea.
Informazio gehiago Txinzerren webgunean.