Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irun eta Merida, kultura eta arkeologiaren bidez lotuta

Irunek eta Meridak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Ostegunetik aurrera 'Pvro Teatro' aldi baterako erakusketa egongo da ikusgai Oiasso Museoan, Dies Oiassonis jaialdiaren egunetan.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/07/07

Dies Oiassonis erromatar jaialdia gainean da, hilaren 13tik 16ra Irungo kaleak hartuko baititu. Jaialdiaren atarian, Jose Antonio Santano alkateak, Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultur ordezkariak eta Pedro Blanco Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoko gerenteak Oiasso Museoan aldi baterako ikusgai egongo den balio arkeologikoko pieza bat aurkeztu dute.

Jesus Cimarro Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioko zuzendaria ere Irunen izan da. Gaur Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoarekin hitzarmen bat sinatu du Irungo Udalak, Meridako jaialdiarekin “harremana estutuz”.

Bi hirien lankidetzaren esparruan eta Dies Oiassonis jaialdiaren testuinguruan, iaz ‘Merida. Theatrum Mundi’ erakusketa egon zen ikusgai Oiasso Museoan. Lankidetza horrek bidea egiten jarraituko du, eta ostegunetik aurrera (hilak 13) ‘Pvro Teatro’ aldi baterako erakusketak iazkoaren erreleboa hartuko du. ‘Medea’ antzerki emanaldia ere antzeztuko dute.

Erakusketa berria lau esparrutan antolatzen da: Meridako antzoki erromatarraren super egitura eszeniko bat; botere publikoko espazio bat; sinbolo pribatuak dituen eremu bat; eta grinen agertokia XX. mendeko antzokiaren funtzionamenduan.

‘Pvro Teatro’ erakusketa hamabost interpretazio panelek eta antzokiaren irudiek osatzen dute. Horrez gain, aparteko pieza arkeologiko bat ere ikusgai egongo da Oiasson: marmol zuriko esfinge baten bulto biribileko eskultura. Oiassotik jakinarazi dute esfinge hori Oiassok hamazazpi urteko ibilbidean inoiz erakutsi duen “pieza aipagarrienetako bat” dela.

Irungo Udalak eta Meridako Hiri Monumentaleko Partzuergoak komodatu bat sinatu dute, eta horren bidez, Meridak hamabost interpretazio panelak eta pieza arkeologikoa doan utzi dizkio Iruni erakusketa antolatzeko. Egitasmo horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere baduela adierazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.