Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Real Unionek zortzi lagunarteko jokatuko ditu denboraldi aurrean

Egun gutxi barru jarriko da martxan talde txuri-beltza. Aurtengo sasoia prestatzeko zortzi lagunarteko iragarri dituzte. Azken egunetan fitxaketak, bajak eta kontratu luzapenak jakinarazi ditu klubak.

Argazkia: Real Union.
Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/07/07

Uda aurrera doa, eta geroz eta gutxiago falta zaio Real Unioni martxan jarri eta 2023-2024 sasoia prestatzen hasteko. Entrenatzaile berriarekin hasiko du talde txuri-beltzak aurtengo denboraldi aurrea, Iñaki Goikoetxeak taldea utzi eta bere ordez Fran Justo prestatzaile galiziarra fitxatu baitu Real Unionek. Bigarren Mailako Lugo da galiziarrak entrenatu zuen azken taldea, eta urtebeteko kontratua sinatu du irundarrekin.

Aurtengo denboraldian salbazioa ligako azken partidan lortu ondoren, txuri-beltzak aurten ere Espainiako Lehen Federazioko Mailako lehen multzoan arituko dira. Denboraldia abuztuaren 26ko eta 27ko asteburuan hasiko du Real Unionek. Honakoak izango dira txuri-beltzen arerioak beren multzoan: Arenteiro, Lugo, Teruel, Sabadell, Fuenlabrada, Rayo Majadahonda, Osasuna B, Leongo Cultural, Bartzelona B, Nastic, Celta B, Deportivo, Real Sociedad B, Logroñes, Ponferradina, Tarazona, Sestao River, Cornella eta Unionistas Salamanca.

Sasoia prestatzeko, zortzi lagunarteko partida iragarri ditu klubak. Lehena Zarautzen jokatuko dute hilaren 22an, Eibarren aurka. Azkena, aldiz, abuztuaren 19an lehiatuko dute Guardian (Araba), Logroñesen kontra. Hona hemen txuri-beltzen denboraldi aurreko neurketak:

  • Uztailak 22: Eibar-Real Union (Zarautz).
  • Uztailak 29: Real Union-SD Logroñes (Gal).
  • Abuztuak 2: Real Union-Girondins B (Gal).
  • Abuztuak 5: Sestao River-Real Union (Noja, Kantabria).
  • Abuztuak 9: Real Union-Pasaia (Gal).
  • Abuztuak 12: Alaves B-Real Union (Gasteiz).
  • Abuztuak 16: Real Sociedad B-Real Union (Zubieta).
  • Abuztuak 19: UD Logroñes-Real Union (Guardia, Araba).

Iazko taldearekin alderatuta, aldaketak egongo dira taldean. Klubak jakinarazi berri du Nacho Sanchez eta Fede Andrada jokalariek ez dutela Real Unionen jarraituko datorren denboraldian, eta klubak onena opa die etorkizunerako. Txuri-beltzek, baina, bi fitxaketa iragarri dituzte gaur bertan: Asier Cordoba eta Joseca. Cordoba ezker hegalean jokatzen duen aurrelaria da eta Logroñesetik dator. Joseca, aldiz, ezker hegaleko atzelaria da, eta Arenteiro taldetik fitxatu du Real Unionek.

Bestalde, klubak aditzera eman du Julen Azkue, Jagoba Beobide, Ivan Perez eta Unai Agirre jokalariek urtebetez luzatu dutela kontratua Real Unionekin, eta talde txuri-beltzean izango dira aurtengo denboraldian.

Azkenik, Real Unionek martxan du jada 2010 eta 2014 urteen artean jaiotako umeen udako campusa. Asteartean, hilak 4, ekin zioten, eta hilaren 28ra arte luzatuko da. Txangoak, irteerak, bisitak, hitzaldiak, proiekzioak edota jolasak egiten dituzte, goizez, 09:00etatik 13:00era.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.