Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakPolitika

Alarde parekidearen batzordearen ustez alkatearen harrera "eginbehar politiko eta etikoa" da

Alardearen gatazkaren auzian, udalaren hurrengo urratsa alarde publikoa antolatzea litzatekeela dio alarde parekidearen batzordeak. Gainera, "berandu baino lehen" izatea eskatu dute.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2023/07/07

Alarde parekidearen batzordeak aurtengo alardearen balorazioa kaleratu du. Guztira, 2.000 pertsonek desfilatu zuten eta, oro har, eguna disfrutatu egin zela diote. “Beste behin, erakutsi dugu badakigula egiten jai giroko eta dinamismo handiko alardea, eta aldi berean serioa”.

Senidetzari egin diote keinu segidan, eta adierazi dute ere alardearen “alaitasuna kutsakorra” dela “urtez urte festara gero eta gehiago batzen zaizkigun gazteek, alai-alai, bizi-bizi, partaide asko guztiok kutsatu gaituzte, zeren eta seme-alabekin etorri, bilobekin etorri, bikotekidearekin etorri, denok egiten baitugu bat senidetzen gaituen alardean”.

Harrotasuna ere izan dute hizpide, harrotasuna “alarde honetan desfilatzen duten pertsona guztiez, bai eta espaloietatik txaloka eta aupaka animatzen gaituzten milaka lagunez”. Ekainaren 30ean nagusitu den jai giroaz eta errespetuaz harro daudela ere diote, eta gogoratu dute alardea ezingo zela gauzatu lan anonimoari esker ez balitz edota publiko ezin fidelagoa eta entusiastikorik gabe.

Beste behin, ongietorria eman diote aurten sortu den San Migel konpainiari. “Ongi etorri berdintasunaren alarde honetara, etorkizuneko alardera”.

Berritasunekin jarraituta, “lehen aldiz, gizon batek, Antxonek [Jauregi], kantinerarena egin nahi izan du” diote. Horren harira, alardea antolatzen hasi zirenetik emakumeekiko bazterkeria ezabatzea izan dutela asmo oroitu dute, hauek edozein postuan parte hartzeko aukera izateko xedez.

Berretsi egin dute asmo hori: “emakumeen eta gizonen askatasun mugak zabaltzeko lanean dihardugu, alarde inklusiboa egiten, gure gizartearen aniztasun handiari integratzeko bide gero eta zabalagoa ematearren”.

Udaletxeko balkoiko harrera

Lehen aldiz egin dio Jose Antonio Santano alkateak harrera alarde parekideari, baita Xabier Iridoik eta Iñigo Manriquek ere; EH Bilduk eta EP-Ezker Anitza-AB-ak urteak daramatzate harrera egiten, eta aurten ere hala izan da.

25 urtez keinu hori egiteko eskatzen aritu direla deitoratu du batzarrak. Horretarako arrazoia “eginbehar politiko eta etikoa” izan dela diote, “emakumeak pairatzen zuten bazterkeria gainditzeko gure hirian sortu den alarde bakarra izaki”. Uste dute erakundeen eginbeharra dela “giza eskubideak bermatzea eta gizarte zuzenago eta berdinagoen aldeko neurriak eta ekimenak aurrera eramatea”. Orain arte ez dela horrela izan salatu dute eta jarrera horrek ez duela lagundu gatazka konpontzen azaldu dute.

Beraz, eskerrak eman dizkiete udal ordezkariei harrera egiteagatik, batzordeak adierazi baitu “garrantzi handiko aurrerapausoa” izan dela, alarde parekideari “zilegitasuna” ematen diolako. “Mugarri historiko bat izan da, eta duen garrantzia ez dugu inola ere gutxietsi nahi”.

Udalaren partetik hurrengo urratsa zein izatea espero duten ere adierazi dute: alardea antolatzea. “Gure hiriaren nortasun-ezaugarri eta tradizio inportanteenetako bat horixe izan da, San Martzial alardea udalak antolatu duela betidanik, baita Irun udalerri ez baina anartean kontzeju huts zenetik ere”.

Errepikatu egin dute, beraz, udalak alardea antolatzeko eskaera, “urteak dira eskatzen diogula alkateari”. Ziur agertu dira “berandu baino lehen” Irunen udal alarde bat izango dela zeinak bat egingo duen gaur egungo garaiarekin eta uste dute irundar guztiak harro egoteko modukoa izango dela.

Azkenik, eskerrak eman dizkiete Emakunderi eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, haiek finantzatzen baitute alarde parekidea, “eta ekainaren 30ean babesa erakusten digute”. Babesari helduta, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria bertan izan zen eta azpimarra jarri zuen alkateak harrera egin izana. Aldiz, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu berri zuten aurreko egunean, eta ez zen bertaratu.

Erlazionatutako edukiaAlderdi politiko guztietako ordezkariek, alkateak barne, egin diote harrera alarde ez baztertzaileariSantano: “Pausoak eman behar dira kalean normala den hori udalean ere normala izateko”EH Bilduk aurtengo alardearen balorazioa egin du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.