Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

Irungo Udalak jaietan ez dela erasorik erregistratu dio, baina lau erasoren salaketa publikoak egin dira

Atzo egin zuen jaien balorazioa udal gobernuak, atalez atal, eta eraso matxistei buruz adierazi zuten ez zela inolakorik erregistratu haiek ahalbidetutako zerbitzuetan. Baina, lau eraso salatu ziren publikoki jaiak iraun bitartean, Bidasoko Itaiaren eta HITZAren bitartez.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2023/07/07

Udalak indarkeria matxistaren biktimei zuzentzen zaien arreta eta akonpainamendu zerbitzu bat eskaini zuen, prebentzio gisa eta eraso bat gertatzekotan laguntza eskaini ahal izateko. Baieztatu dute “ez dela dei bakar bat ere erregistratu, ezta Whatsapp mezurik ere arreta telefonoan jaso ere”.

Baina, ekainaren 22 gauean San Juan plazan jazo zen eraso matxista baten bideoa egin zen publiko. Bertan, alarde baztertzaileko kideek osatzen duten konpainia ez ofizial ezta formal bateko kideak joan daitezela, joan daitezela oihukatzen ageri dira, ikusten ez diren eta plazan txilibituarekin zeuden bi neskari. Momentu batean Cara al sol abestia ere jotzen du batek. (Herrian, kubata konpainia bezala da ezaguna aipatutako konpainia, eta alarde baztertzailekoek entseguak bukatzean batzen dira, modu informalean festa segitzeko asmoarekin).

HITZAk biktima horiekin hitz egin zuen eta baieztatu egin zuten “emakumeak garelako” gertatu zitzaiela erasoa. Beraz, indarkeria sexista eta matxista kasu bat gertatu zen, gutxienez, hirian jaien testuinguruan.

Bere bidetik, Bidasoko Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa ondu zuen eta horren barnean telefono bat jarri zuten eskura eraso baten aurrean erantzuna edota laguntza behar izatekotan.

Udalaren esanen kontrara, hiru erasoen berri izan zuen taldeak. Lehena, ekainaren 17 gauean izan zen Irungo taberna batean; bigarrena, ekainaren 24 gauean izan zen, gizon batek “neska bat etxera jarraitu zuen, garrasika beldurtzen zuen bitartean”; eta hirugarrena, ekainaren 28 gauean gertatu zen, txosnen eremuan. Horiek guztiak haien Instagram eta Twitter kontuetan jaso ditu antolakundeak.

Salaketak ez dira zenbakiak eta Itaiak eraso bakoitza publiko egin duenean irakurketa kaleratu du: “Oraindik ere gure aurkako erasoek errealitate izaten jarraitzen dute, eta jai giroan are gehiago nabarmentzen dira. Hala, jazarpen eta biolentzia jarrerak normalizatu egiten dira. Horren aurrean, berebiziko garrantzia du eraso matxistak salatzeak eta erasotzaileei aurre egiteak. Indarkeria matxista orori aurre egin! Erasotzaileen inpunitaterik ez!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.