Igande honetan, 'Busti zaitez'
Gipuzkoan 750 pertsonak pairatzen dute Esklerosi Anizkoitza. Errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua eskuratzea da ADEMGIren Busti zaitez kanpainaren helburua.
Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak gaixotasunari aurre egiteko Busti zaitez kanpaina abiatu du 26. urtez. 750 pertsona dira Gipuzkoan gaixotasuna pairatzen dutenak, Euskadi mailan, berriz, 2.600 dira kaltetuak. Kanpainaren helburua gaixotasun neurologikoa jasaten duten pertsonentzako errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua eskuratzea da, hala beren bizi kalitatea hobetzeko.
Kanpaina zabaltzeko, eta gaixotasunaz kontzientziatzeko hainbat herritan izango dira, igandean, baita Hondarribian ere. Portuan postu bat jarriko dute. Bertan, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei laguntza emateko Katuki Sguyaki artistak diseinatutako produktuak eskuratu ahal izango dira, eta era berean, dohaintza egiteko gune aproposa izango da ere.
Ekonomikoki lagundu ezin duenak izango du laguntza eskaintzeko beste bide bat: Sare sozialetan ‘Busti zaitez’ kanpaina zabalduz. Horretarako, bustitzen edota bainua hartzen bideo bat igo beharko da sare sozialetara (Facebook, Twitter edo Instagran). Ondoren, Ademgi etiketatu beharko zaio bideoa ikus dezaten.