
Gizona labain batekin eta San Pedro kalean kokatzen dute Whatsapp bidez zabalduriko hainbat bideok. Udaltzaingo batek hiru tiro jo ditu gizonaren aurka.

Lehen borroka profesionala izan zuen larunbatean Rainel Ortega boxeolari hondarribiarrak. KO-z irabazi zuen.

Salatu du E20 linea desagertzea "atzerapausoa" dela herritarrentzat, eta "erraztasun teknologikoak" turistentzat gorde eta herritarrentzat "murrizketak" ezarri dituztela, E30 Donostiako aireportuaren lineari erreferentzia eginez.

Ostiraleko osoko bilkuran hitza hartu zuela eta, nabarmendu dute Nuñoren hitzak ez direla Irungo Ahal Dugu taldearenak.

Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga onartu dute osoko bilkuran, EAJk, EH Bilduk, PSOEk eta Elkarrekin Podemos-eko Thania Pazosek baietz bozkatu ostean. Besteak beste, etxebizitza turistikoetan geratzen direnek 6,5 euroko tarifa ordaindu beharko dute.

Eragile antifaxistek urriaren 2an mobilizatzeko deia egin dute, egun bererako 'Colaboración ciudadana' taldeak deitutako "mobilizazio arrazista eta faxistaren" aurrean. Aldarrikatu dute Irun harrera hiria dela eta "migratzaile guztiak direla ongietorriak".

Txingudiko bertso eskolan izena emateko epea irekita dago haur, gazte zein helduentzat. Oinarriak ikasteko edo bat-batean bertsoak egiten trebatzeko eskolak dira.

Datorren urriaren 1etik 8ra adinekoen astea egingo dute, Adinekoen Nazioarteko egunaren harira. Hamaika ekintza antolatu dituzte, izan hitzaldia izan dantzaldiak edota bizikleta ikastaroa.

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak eta udal zinegotzi eta langileek elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean astearteko erasoa gaitzesteko.

Mintzalagunak taldeak abian dira ikasturte berriarekin. Euskara praktikatzea da xedea, inguru akademikotik kanpo.

Denboraldiko hirugarren jardunaldian 0-0 izan ziren Zarautz eta Hondarribia. Berdeentzat, emaitza garrantzitsua, aurten 3. RFEF-etik jaitsitako taldearen aurka.

'Azokatik Mahaira: Sukaldean Behin' tailerra emango dute datorren urriaren 3an. Tokiko produktuekin egindako menu orekatua eta osasuntsua antolatzen ikastea da helburua.

Gipuzkoa eta Elizatxo hiribideen arteko espazio publikoa hobetuko dute; irisgarriagoa izango da eta plazako jolastokia handituko dute datozen hilabeteetan.

Gaur eta bihar artean izango da bozketa; balorazio onena jaso duten hamahiru proposamenak azken bozketara pasako dira.

Hondarribiko alkateak harrera egin dio Mojtar Labuehi Emboiric-i, otsailetik Fronte Polisarioko Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaria.

XXXII. Aste Kulturala egingo dute Katea auzoan datorren irailaren 27tik urriak 4ra.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

11:30ean hasiko da, eta txistorra jan, sagardoa edan eta giro onaz gozatu ahal izango da.

Asteartean gertatu zen erasoa, eta langilea artatu behar izan zuten. Udalak gaitzetsi egin du gertatutakoa eta bizikidetza errespetatzeko deia egin du.

Urrian hasiko dira euskara praktikatzeko ordubeteko saioak, baina jada irekita dago izena emateko aukera. Astelehenetik larunbat goizera bitartean eskainiko dituzte.