Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Adinekoak Gogoz' programa, urteetako lanaren omenez

Datorren urriaren 1etik 8ra adinekoen astea egingo dute, Adinekoen Nazioarteko egunaren harira. Hamaika ekintza antolatu dituzte, izan hitzaldia izan dantzaldiak edota bizikleta ikastaroa.

Goiatz Iza Erkis
Irun
2026/09/24

“Irun zuhaitz handi bat izango balitz, gure adineko herritarrak haren sustraiak lirateke. Nortasuna ematen diote hiriari”. Hala adierazi du Cristina Laborda Irungo alkateak, adineko herritarei erreferentzia eginez, atzean dituen adinekoek adi-adi entzuten dioten bitartean. Astebete besterik ez da falta Adinekoen Nazioarteko Egunerako. Egun handiaren harira, adinekoei bideratutako hamaika ekintza prestatu ditu udalak eta ‘Adinekoak Gogoz’ programan bildu ditu. Gaur goizean, hilak 24, aurkeztu dute Zabaltza plazan, Laborda alkateak, Josu Iguiñiz Gizarte Ongizateko ordezkariak eta adinekoen elkarte desberdinetako bozeramaileek.

“Aste hau aukera bat da ezagutzeko, baina baita entzuteko, partekatzeko eta haiengandik ikasten jarraitzeko ere. Izan ere, gure adinekoak zaintzea eta balioestea Irungo nortasuna zaintzea eta balioestea ere bada”, esan du Labordak. “Astea adineko pertsonek dituzten beharrak eta eskaerak aldarrikatzeko eta kolektiboa bera ikusgarria egiteko da”, gehitu du Iguiñizek. Izan ere, zehaztu du hiriko biztanleriaren %24 direla eta “lan handia” egiten dutela harengatik. 

Ekintza sorta handia

Askotariko ekintzak antolatu dituzte adinekoen asterako. Urriaren 1ean hasiko da; ekitaldia egingo du Amaia KZ gunean adinekoen eguna ospatzeko. Adinekoen Gizarte Etxeetako taldeek eta Gure Altxor, Betiko Ametsa eta Nagusilan elkarteek parte hartuko dute, alkatearekin eta ordezkariarekin batera. Sarrerak bihar, hilak 25, jarriko dira salgai Luis Mariano kaleko turismo bulegoan eta udalaren webgunean. 

Urriaren 2an ‘80 grados norte: donde el tiempo se congela’ dokumentala emango dute Irungo Emakumeen Etxean. Zahartze aktiboari buruzkoa da. Hain justu, prentsaurrekoan zera aldarrikatu du Angel Esteberdel Betiko Ametsa Koruko ordezkariak: “Adinekoa izatea aktiboa izatearen baliokidea da. Horregatik, aste horretan parte hartzeaz gain, Irungo adinekoak gonbidatu nahiko nituzte urte guztian zehar ekintzak egitera eta etxetik irtetera”.

Urriaren 3an eta 4an, ekintza desberdinak egingo dituzte, adibidez, arte tailerra eta dantzaldia Zabaltzako kioskoan. Urriaren 5ean, berriz, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak emango ditu Irungo Bide Hezkuntzak. “Egin izan ditugu halakoak eta oso eskertuta amaitu dugu, adinekoek erakutsitako jarrera zoragarria da”, esan du Txema Ortu kideak. 

Urriaren 6, 7 eta 8an beste hainbeste, adibidez, ‘Tipi tapa’ martxa, txokolatada eta hainbat hitzaldi. Esaterako, azken egunean, urriaren 8an adineko emakumeen irudiaren inguruan hausnartuko dute, nola ikusarazi eta zein irudi eraiki den aztertuz. 18:30ean izango da, Irungo Emakumeen Etxean. 

Aipaturikoak ekintza batzuk besterik ez dira, Irungo Udalaren webgunean dago egitarau osoa. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.