Fronte Polisarioko Euskadiko ordezkaria Enparanekin elkartu da

Hondarribiko alkateak harrera egin dio Mojtar Labuehi Emboiric-i, otsailetik Fronte Polisarioko Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaria.

Fronte Polisarioko ordezkaria eta Enparan, udaletxeko balkoian.Antxeta Irratia

Antxeta irratiak jaso du albistea. Fronte Polisarioaren EAE Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari Mojtar Labuehi Enboiric Hondarribian izan da. Igor Enparanek harrera egin dio gaur goizean, hilak 25. Hondarribitik Saharar herriari laguntzeko sortutako programen inguruan hitz egin dute udaletxean.

Izan ere, udalak hainbat programa ditu martxan. Udan, Oporrak Bakean egitasmoak Euskal Herrira uda igarotzera ekartzen dituen haur sahararrei ongietorria egiten die, eta neguan, aldiz, Euskal Karabana laguntzeko dirua bideratzen du, Tadamun Txingudiko Sahararren Lagunen Elkartearekin batera. Karabanak elikagaiak biltzen ditu urtero. 

Elkartasun keinuetatik harago, egungo Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarraren egoera politikoaz ere mintzatu da Labuehi. Pasa den otsailean izendatu zuten Fronte Polisarioko EAEko ordezkari Labuehi, aurreko Mohamed Fadel Ehniaren lekua hartuta. Egungo aliantzak errepasatu eta etorkizunera begira jarri dira, programa eta aliantza berriak sortzeko bide berriak pentsaturik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.