Erakusketak

"Borondate falta eta arduragabekeria nabariak dira"

Astelehenean udaletxean egin bezala, gaur Junkal kaleko bulegoak okupatu dituzte Txinzerreko langileek negoziazioak eskatzeko.

Saioa Huarte, surf egokituko Espainiako txapeldun berria

HS2 klubeko surfista irundar gazteak Kanarietan irabazi berri du Parasurfing zirkuituko Espainiako txapelketa, Stand 1 mailan.

Bidasoko osasungintzaren aferan erantzukizunak eskatu ditu EH Bilduk

Agerraldia egin du koalizio subiranistak Bidasoako Ospitalearen aurrean, bertako "gainbehera" salatuz.

"Bidasoko herritarrok merezi duguna baino gutxiago jasotzen ari gara"

3.000 herritar inguru bildu dira Zabaltza plazan, eta enegarrenez Bidasoa ospitaleko gabeziak eta zerbitzu falta salatu dituzte.

Punkak 50 kandela izango ditu Psilocyben

Pink Punk jaialdia antolatu du Psilocybe Musika Elkarteak. Asteazkenean hasi zen, Jon Iraundegiren argazki erakusketa batekin. Gaur lau kontzertu, GBH britainiarrak tartean direla.

Jabier Muguruza - Idazlea

"Café Mokkan izan direla sentitu dute irakurle askok"

Idazle irundarrak 'Cafe Mokka' lehenengo eleberria argitaratu zuen apirilean, eta bi hilabeteotan izugarrizko arrakasta izan du. Garai bateko kafetegi klasikoak irudikatu nahi izan ditu, horien giroa eraman du lanera.

Julen Mujika - Bidasoako jokalaria

"Gorabeherak izan arren, denboraldi ona egin dugu"

Europan izango da Bidasoa beste urte batez, Espainiako Kopan bigarren izan ostean. Denboraldi gorabeheratsua izan arren, helburuak bete eta balorazio positiboa egin du jokalariak.

hitza

Podcastak; leiho berri bat ireki da HITZA-n

Gazteak izango dira Zuena da Hitza bideo-podcast sortaren protagonistak. Oarsoaldeko eta Bidasoko gazteek badute zer esan, eta haien hitza jasotzeari ekin dio tokiko euskarazko hedabideak.

Alde Zaharra, berriro ere Erdi Aroan

Asteburuan izango da Hondarribiko Erdi Aroko azoka, eta giroz eta biziz beteko dira Alde Zaharreko plaza eta kale estuak. Argazki Lehiaketa egingo dute beste urte batez.

Uztailaren 1ean esku pilotako jaialdia izango da, Uranzun

Maila nagusiko partidan Dario edo Ezkurdia eta Martijak osatutako bikoteak Amiano eta Mariezkurrena II-aren aurka jokatuko dute.

Musika eta Dantza Eskolak eta Kontserbatorioak Musikaren Eguna egingo dute ostegunean

17:00etan hasita, ikasleek ikasturtean landutako musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte Zabaltza plazan.

Jaialdi erromatarraren prozesioko izen ematea, irekita

Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren baitan, 'Navigium Isidis' prozesioa egingo dute uztailaren 18an, larunbatarekin, 19:00etan.

Gorka Alvarez izango da Irungo EAJko alkategaia

Alderdi jeltzaleak Alvarezengan konfiatuko du hurrengo urteko hauteskundeetan, alderdiaren aurpegia izateko.

Animalien Ordenantzak kezka sortu du jendearengan

7.3 artikuluaren inguruan egin dira ekarpen gehienak, hondartzara txakurren sarrera jorratzen duena.

Astelehenean irekiko dituzte San Martzial Txingudiko igerilekuak

Irailaren 15era arte egongo dira irekita, eta herritarrek bi txandatan sartu ahal izango dute; 11:00-15:15 artean, edo 16:15etik 20:30era.

Osasun Bidasoak mobilizazio deia egin du larunbaterako

19:00etan elkartuko dira, Zabaltza plazan, "eskualdeko osasunaren egoeraren alde, eta osasun publikoaren defentsan".

Urrezko amaiera nahi dute Super Amara BATeko emakumeek

Kluben Liga Nazionalaren azken jardunaldia izango dute atletek; emakumeak tituluaren bila ariko dira Iruñean, eta gizonezkoak, Durangon.

Itziar Bergarak hasiera ofiziala emango die aurtengo sanmartzialei

Mediku, ikertzaile eta Biogipuzkoako zuzendari zientifiko irundarrak aurtengo festen agur ofiziala egingo du hilaren 23an, udaletxeko balkoitik.

Dantza anitzak, aukera ezberdinak

Herriko dantza akademiek haien ikuskizunak prestatu dituzte urtean zehar, eta orain, horiek erakusteko garaia iritsi da. Bihartik 20ra iraungo du Dantzaburua egitasmoak.

AGENDA

Asteburuan, Irunen eta Hondarribian zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Gehiago