Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Punkak 50 kandela izango ditu Psilocyben

Pink Punk jaialdia antolatu du Psilocybe Musika Elkarteak. Asteazkenean hasi zen, Jon Iraundegiren argazki erakusketa batekin. Gaur lau kontzertu, GBH britainiarrak tartean direla.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/06/12

Nork ez ditu entzun The Ramones, Sex Pistols edo The Clash bezalako taldeak? Batzuk diote haiek hasi zutela punka, baina beste batzuek atzerago begiratzen dute, 1960ko hamarkadako The Stooges edo MC5 taldeak entzuterakoan. Ez da erraza musika estilo baten abiapuntua zehaztea, maiztasunez musikatik harago doan zerbait delako. «Punka ez da larruzko jaka bat jartzea. Punka bizitzeko modu bat da, askotan esan izan den moduan». Horrela deskribatzen du Jon Iraundegi argazkilari irundarrak punka. Baina badira pisuzko arrazoiak punkaren 50. urteurrena ospatzeko, eta hori bera da Psilocybe Musika Elkarteak egingo duena.

Pink Punk jaialdia aurkeztu du Psilocybek, aste honetan hasi eta bukatuko dena. Bi zati izango ditu: asteazkenean egindako Jon Iraundegiren erakusketa, eta gaur (hilak 12, ostirala) aretoan izango diren kontzertuak: Ingalaterratik hurbilduko da GBH talde mitikoa, eta haiekin batera Perlata, Ezta Ilen eta Atxurra izango dira oholtzan. «GBH gure urteurren ospakizun honetan izatea ikaragarria da, esango nuke edozein zaleturentzako oparia dela», esan du Ibai Garzon Psilocybe elkarteko kide eta jaialdiaren programatzaileak.

Pink Punken abiapuntua izan zen asteazkenekoa. «Inguruan dugun argazkilari garrantzitsuenetakoa da Jon Iraundegi. Punkaren arloan ez ezik, askotariko musika taldeen irudiak jaso ditu, baina oraingoan punka dugu ikusgai», esan du Garzonek. Cicatriz, RIP, Vomito, Basura, Kortatu, La Polla Records… dozenaka talderen argazkiak eskegi ziren areto arrosako paretetan. Jada ikusi ezin diren lekuak ere bertan ziren, hala nola Hondarribiko eta Egiako gaztetxeak. Irun, Hondarribia, Errenteria eta Donostia agertzen dira argazkietan, baina baita New York ere.

1984. urtean eraman zuen lehen aldiz Jon Iraundegik bere kamera kontzertu batera, 17 urterekin, eta harrezkeroztik, milaka oroitzapen harrapatu ditu bere fokuarekin. «Argazkiak badira historiaren parte bat ikusteko tresnak. Musika entzun, irakurri eta ikus daiteke, eta horregatik izan nuen argazki erakusketa osatzeko ideia», azaldu du Garzonek. 

Punkaren inguruko argazkiak bildu ditu erakusketarako Iraundegik, baina beste hainbat musika estilo ere ukitu izan ditu. «Argazkiak ateratzen hasi nintzenean Rock Radical Vasco mugimendua pil-pilean zegoen, eta kontzertu guztietara kamera eramaten nuenez, uste dut artxibo bitxi bat osatzea lortu dudala. Gainera, esango nuke, denboraren poderioz balioa hartzen joan den artxiboa dela», esan du Iraundegik. Garaiko jendea eta garaiko oholtzak ikusten dira bere argazkietan, eta modu batean badira gizartearen bilakaeraren erakusleiho bat.

Bere argazki gustukoenengatik galdetzerakoan, Kortaturenak edota Cicatrizenak aipatu ditu. «Baziren taldeak hainbestetan ikusten nituenak, argazki konkretu bat bilatzen niela azkenean. Adibidez, Kortatu ikusten nuenean, Ferminen jauziak bilatzen nituen. Justu momentu hori hartzeko esperoan gelditzen nintzen, hori zen bereziki nahi nuena. Erakusketan argazki hori badago, azkenean lortu nuen eta», aitortu du Iraundegik. 

Erakusketa Psilocyben egitea ez da kasualitate hutsa. Bidasoan izan den musika gune handienetarikoa izan da Mendeluko elkartea azken hiru hamarkadetan. Bertatik, Euskal Herrian eta kanpoaldean ibilitako talde asko atera dira. «Psilocyben egitea proposatu zidatenean ez nuen dudarik izan. Beti gustatu izan zait irudia eta haren konposizioa, eta argi nuen nire lehenengo kontzertura argazki kamera bat eramango nuela. Halere, erakusketa gutxi egin ditut, esango nuke hau nire laugarrena izango dela». 

50. urteurren hori ez da ofiziala. «Hemeroteka begiratzen badugu, duela 50 urte Sex Pistolsek Ingalaterran indar handia hartu zuen, eta hori hartzen dugu abiapuntu moduan. Ingalaterra krisi industrial handi batean sartuta zegoen, eta horrelako mugimenduak sortzen hasi ziren herrialde hartan. 1976. urtean ere New Yorkeko The Ramones taldeak lehen diskoa kaleratu zuen AEBetan, eta hori ere nabarmentzeko data da. Ondoren bi talde horiek produktu bilakatu ziren, musikaren industriaren ekimenez, baina bai hasiera horietan punk mugimenduaren aitzindariak izan zirela», azaldu du Psilocybeko kideak. 

Birminghandik Mendelura

Urteurrena izan ala ez izan, argi dago GBH bezalako talde bat Psilocyben jasotzea gauza handia dela. Ostiraleko plater nagusia izango da talde britainiarra. 1978. urtean sortu zen taldea, Birminghamen. Harrezkeroztik ehunka oholtza zapaldu dituzte, eta 48 urteko ibilbidea luzatzen jarraitzen dute. «Izaera aldetik GBH punk estiloko lehenengotariko taldeetako bat izan zen. Orain, aukera izan dugu etxera ekartzeko, eta horrelakoak ezin ditugu pasatzen utzi», azaldu du Garzonek. 

Psilocybe bezalako areto txiki batentzat esfortzu handia da horrelako taldeak erakartzea bertako kideak azaldu duenez, eta lan asko eskatzen du. «Merkatutik kanpo gabiltzanak ezagutu egiten gara gure artean, askotan jaialdietan eta kontzertuetan bat egiten dugulako. Hor kontaktu sarea sortzen dugu, eta urteen poderioz handitzen doan sarea da. Horregatik, jendea ezagutuz, horrelako gauzak lor ditzakegu».

Talde britainiarrarekin batera, Perlata arrasatearrak, Ezta Ilen zaldibartarrak eta Atxurra hondarribiarrak izango dira taula gainean. Garzonen ustez hiru talde horiek ederki osatzen dute kartela, haien izaerak ere bat egiten duelako antolatutako jaialdiarekin. «Kontzertu ederra izango da, eta edonor gonbidatzen dugu bertaratzera». Iraundegik bertan izango dela esan du, baina beti bezala, kamera eskuan duela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.