Dantza anitzak, aukera ezberdinak
Herriko dantza akademiek haien ikuskizunak prestatu dituzte urtean zehar, eta orain, horiek erakusteko garaia iritsi da. Bihartik 20ra iraungo du Dantzaburua egitasmoak.
Herriko dantza akademiek ikasturte bukaerako emanaldiak eskainiko dituzte datozen egunetan, Dantzaburua programaren barnean. Denetarik izango da: dantza klasikoagoak, hip hop erritmoak eta funky mugimenduak, besteak beste.
Hauek dira datak:
Ekainak 12, ostirala – 19:00
Pilar Peña Dantza Eskola
Ekainak 13, larunbata – 18:00 / 19:00 (Bi emanaldi)
Amaiyuu Dantza Studio
Ekainak 14, igandea – 18:30
Escuela Carlos Zapiain
Ekainak 19, ostirala – 19:00
Pilar Peña Dantza Eskola
Ekainak 20, larunbata – 17:30
Gym Jazz Kuki Garcia

