Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Jabier Muguruza - Idazlea

"Café Mokkan izan direla sentitu dute irakurle askok"

Idazle irundarrak 'Cafe Mokka' lehenengo eleberria argitaratu zuen apirilean, eta bi hilabeteotan izugarrizko arrakasta izan du. Garai bateko kafetegi klasikoak irudikatu nahi izan ditu, horien giroa eraman du lanera.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/06/12

Hitzartutako orduan, puntu-puntuan, azaldu da Jabier Muguruza Irungo Mientras Tanto kafetegian. Kuttuna du tokia. Oraingo honetan, ez du Mokka kaferik eskatu, hutsa baizik. Café Mokka eleberriak ez ditu orrialde hutsak, istorioz eta pasartez beteta dago beteta.

Café Mokka-k dagoeneko bi hilabete ditu. Nolakoa izan da orain arte jasotako harrera?

Harrituta gaude. Pentsa, hirugarren asterako bigarren edizioa argitaratu genuen. Pasa den larunbatean, Ziburuko Disko eta Liburu Azokan izan nintzen liburua sinatzen, eta goizean sinatu eta sinatu aritu nintzen. Oso harrera ona izan du. Egunotan, liburua irakurri duen lagun baten mezua jaso dut eta hark bere feedback-a kontatu dit, xehetasun guztiekin. Mezu pila bat jasotzen ari naiz gaur egungo teknologiari esker. Halaber, alde txarra du horrek. Batzuk hori baliatzen dute liburuaren gaineko beste liburu bat idazteko, biblia bat idazten dute hau eta beste esateko. Komunikabideen aldetik oso eskertzekoa da jaso dudana, erantzun oso ona izaten ari da.

Gainera, Irunen ezaguna da zer nolakoa den euskararen egoera.

Hori esaten da. Liburuaren Egunaren harira aurkeztu genuen Irunen, CBAn jende asko egon zen. Liburu asko sinatu nituen. Antxeta Irratiaren 25. urteurrenaren ekitaldian aurrerapen gisa Café Mokka-ren lehenengo bi orrialdeak irakurri nituen, eta jendeak interes handia azaldu zuen. Irunen arrakasta handia izaten ari da liburua, asko mugitzen ari da.

Irun hiri berezi samarra da, bere ezaugarriak ditu, eta hori badakigu betidanik. Alde horretatik, oso pozik nago bi hilabete hauetan jasotakoarekin. Irakurle asko, eta hala jakinarazi didate, kafetegiaren bezero sentitu dira eleberria irakurri ondoren. Bertan egon direla, Café Mokkan denbora batez izan direla sentitu dute askok. Deskribatzen ez diren elementuak sentitzea lortu dute batzuek, oso barneratuta izan dute istorioa.

Irakurleek Café Mokkan izan direnaren sentsazioa eduki dutela esan duzu. Baina, zuk gustuko al duzu mokka kafea?

Kafe mokka espezializatea ez nuen ezagutzen, gerora ezagutu dut. Hori ez nekien. Irunen, bertan, Café Roma ezagutu nuen, eta nuen asmo horretara oso ondo egokitzen zela pentsatu nuen. Kafetegi txiki bat, estilo klasikokoa. Ez da taberna bat, baizik eta elementu dekoratibo ezberdinak dituen kafetegia. Esaterako, musika mota. Hasiera batean, lanari Café Roma izena jartzea pentsatu nuen, baina gero konturatu nintzen munduan Café Roma pila bat daudela, ehunka. Joxe Ripiau taldearekin Suitzan izan ginen, eta kontzertu bat Mokka izeneko kafetegi batean izan zen. Esperientzia berezia izan zen. Hori dela eta, Joxe Ripiau taldeari keinu gisa izen hau jarri nion eleberriari.

Cafe Roma aipatu duzu. Zure istorioa Irunera, etxera, ekarri nahi izan al duzu?

Bi gauza izan ditut kontuan. Batetik, erreferentzia gisa Irungo Café Roma eta Iruñeko Café Roch izan ditut. Irunen kokatzearen ideia oso argi nuen. Eta bestetik, taxista batez baliatzea ere pentsatu nuen. Azkenean, zerbitzariaren ideiak joko handiagoa emango zidanez, horren aldeko hautua egin nuen. Taxistak ez zidan jokorik ematen. Protagonistarena argituta, Irunen kafetegi txiki batean kokatu behar nuela erabaki nuen. Zergatik Irunen? Ez dakit.

Irungoa izanik, erreferentzia gehiago izango dituzu.

Agian, bai. Askotan galdetu didate, baina oraindik ez daukat garbi zergatik aukeratu dudan Irun. Segur aski gertukoena zaidalako. Gainera, bezeroak identifikatzea errazagoa egin zait, bertakoak ezagutzen baititut. Donostian ere egin zitekeen. Halako istorioak edozein tokitan koka zitezkeen.

Gai ugari jorratu dituzu eleberrian.

Alberto zerbitzaria da protagonista. Hori kontuan hartuta, bezeroak ere abiapuntu izan dira istorioa eraikitzeko. Bezero talde batzuk dezentetan azaltzen dira; eta beste batzuk, ordea, puntualki. Horiekin guztiekin halako puzzle bat eraiki dut, eta horietaz baliatu naiz gaiak jorratzeko.

Gai batzuen gainean gogoa nuen pertsonaien bidez gauza batzuk esateko, edo iritziak plazaratzeko. Batzuek oso argi dute euren iritzia zein den, kontrajarriak badira ere. Kezkak eta kritikak ditut. Leku fisikoa eta pertsonaiak baliatuta, nire zalantzak eta beldurrak plazaratu ditut.

Gaiak sakon landu al dituzu, edo soilik gainetik aipatu dituzu guztiz sakondu gabe?

Esan izan didate kapituluak motzak direla, eta gaiak sakonak. Iritzi horren aurrean, sutsuki defendatu izan dut kapituluak laburrak izan daitezkeela, baina jorratzeko modua edo tratamendua sakona izan daitekeela. Ez naiz ausartu ezagutzen ez ditudan gauzak esatera. Batetik gertutik bizi izandako gaiak atera ditut: euskaltegia, euskal kultura, psikoanalisia, genero kontuak… Gai horiek gertutik ezagutzen ditut, bai hamarkadetan bizi izandakoagatik, bai eta nire alaba psikoanalistagatik. Gai horien gaineko ikerketa sakona egin dut. 

Hortaz, nahiz eta motzak izan, sakon landu dituzu.

Askotan iradokitzea nahikoa izan dut. Hausnarketa bideratzea edota ateak zabaltzea. Irakurleak interes handia badu, nik proposamenak egiten dizkiot. Kasu batzuetan ditudan zalantzak besterik gabe azaleratu ditut. Kafetegian egunak pasa ahala, irakurleak bezero berriak ezagutuko ditu.

Ramon Saizarbitoriak hitzaurrean argi komentatzen du eleberri honetan esaten dena bezain garrantzitsua dela tonua, darion tonua eta atmosfera. Nahi nuke hori egia izatea. Ez da bakarrik iritziak plazaratzea, lan txukuna osatu nahi nuen.

Istorio horiek guztiak lehenengo pertsonan kontatu dituzu, zer dela eta?

Iñigo Astiz kazetariak argi utzi zuen berriki egindako podcast batean. Pertsonaiengan beti dago egilea. Txakur bat jarrita ere, hor zaude zu. Neurri handi batean ados nago. Zalantzarik gabe, eleberrian nire ideiak jasotzen ditut. Ederki ezagutzen nauen jendearen hitzak ere jaso ditut. Ez nago protagonista edo narratzaile gisa eleberrian orokorrean, baina harrigarria da zein puntutaraino nagoen. Barnekoa azaleratzeko bide bat izan da. Iritziei dagokienez, ez nago guztiekin ados; esaterako, aipatzen ditudan gustu musikalak ez dira nireak.

Lehenengo pertsona idatzita egon arren, besteen iritziak ere jaso al dituzu?

Bai. Nire iritziak botatzea baino interesgarriagoa iruditu zait eztabaidak planteatzea. Zuri-beltzean aipatu gabe, bakoitzaren iritzia zein den jakitea. Sare sozialek horretara bideratzen gaituzte algoritmoen bitartez; eta besteak deskalifikatu eta listo. Niri hori ez zait interesatzen. Interesatzen zaidana zera da: ateak irekitzea, ikuspuntuak elkarbanatzea, zalantzak sorraraztea…

Zure ustez, kafetegi bat eztabaidak sortzeko eta iritziak elkarbanatzeko toki aproposa al da?

Kafetegiarekin amestu dut urteetan zehar. Ingurukoek ongi badakite tentazioa eduki izan dudala kafetegiarekin. Klasikoa, nire musikarekin, elementu bereizgarriekin eta pantailarik gabea. Noski, telebistarik eta halakorik gabe. Erosotasuna egon behar da, tertuliarako gonbita. Garai bateko kafetegiak. Euskal Herria aldizkariak kafetegi klasikoen erreportajea egiteko enkargua egin zidan duela 15 bat urte. 

Kasu honetan, Alberto protagonistak pop talde bat du, nolabaiteko arrakasta du, eta irabazitako diruarekin erdigunean kafetegi klasiko bat sortzeko proposamena egiten dio higiezinen agentziari. Kontua da ez duela behar duen diru kopuru osoa. Hasierako atsekabea gaindituta, Iruñeko Café Roch irekitzen du. Txikia bada ere, berea da; betiko elementuak ditu. Egun horrelako kafetegi oso gutxi daude. Erreportajea egin nuenetik lauzpabostek bakarrik jarraitzen dute irekita.

Kafetegi batek askatasuna eman dizu gaiak jorratzeko.

Kafetegia txikia da, hiru mahaitxo ditu. Baina bai, askatasun osoz hitz egiten du jendeak han nahi duenari buruz.

Orain arte, helduentzako narrazioak eta haurrentzako literatura idatzi dituzu. Nolakoa izan da eleberrirako saltoa? Noiztik zenuen eleberria idazteko ideia?

2019a eta 2020a urte garrantzitsuak izan dira hainbat arrazoirengatik. Ordutik, bizitzako beste etapa batean nagoenaren sentsazioa dut. Etapa berri honek ezaugarri batzuk ditu: musikan, zuzenekoak alde batera utzi ditut eta haur musikan lau disko argitaratu ditut: Oker, Dodoa, Txitxarro eta Atuna, eta Inuitak. Bitartean, urte hauetan Café Mokka-ren bueltan aritu naiz, testua lantzen. Prozesua hala izan da: dokumentatu, lanketa hori egin, eta literatura zainduta istorioa idatzi dut. Urteetako lana izan da, iaz bukatu nuen arte. Gero, argitaletxeak zuzendu eta publikatu arte hilabete batzuk pasa dira.

Zure lehenengo eleberria oso arrakastatsua izaten ari dela diozu. Izango al du jarraipenik?

Lagun batzuk txantxetan aipatu izan didate: «Jabier, horrek jarraipena behar du». Bide beretik, beste batek beste kafe mota bat erabiltzeko esan zidan, mokka beharrean beste izen bat erabili. Gai eta iritzi desberdinak jorratzen ditut, eta horrek bide ematen du gauzei buruz hitz egiteko. Oraintxe bertan ez dakit aipatzen didaten bigarren zati hori nola enfokatu. Momentuz ez dut garbi ikusten. Mundua dagoen bezala, jorratzeko gaiak soberan ditut. Psikologikoki porru eginda gaude gaur egun. Alabari esker oso gertuko testigantzak ditut. Gizarte baten naufragioa da. Gai sakonak dira, gai faltarik ez dut.

Mundu guztiari eleberria irakurtzeko gonbita zabaldu nahi diot, eta dituzten ideiak bertan azaltzen direnekin kontrastatzea. Ariketa aberasgarria izatea espero dut.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.