
Hondarribiak "urteetan pairatu duen gatazka" konpontzeko irtenbidea "herritarren arteko elkarrizketatik" etorriko da, alderdiaren ustez.

Astelehenean jasoko du patroiak herriaren aitortza: Hiriko Urrezko Intsignia emango diote. 25 urte daramatza Ama Guadalupekoa gidatzen, eta kirolari emandako maitasun hori guztia bueltan jasoko duela azaldu du, pozik.

UdaTXAO! musika jaialdiaren hirugarren edizioa antolatuko dute hilaren 19an, Sarjia parkean eta Urdanibia plazan; kontzertua 21:00etan hasiko da.

1976. urtean hil zuten Josu Zabala. Harrezkeroztik, hainbat pauso eman dira bere memoria ez galtzearren. Aurten, hainbat erakunde eta herri eragile mugitu dira.

Atzo egin zuten lehen entsegua kopainiako emakume eta gizonek. Gaur eta bihar ere astearteko desfilea fintzeko hitzorduak izango dituzte.

Ama eta alaba dira Kotte eta Amets. 1996. urtean Alardearen barruan sartu zen Kotte, gaur egun arte iraun duen borrokari hasiera emanez. Ametsek txikitatik bizi izan du gatazka, kubero, soldadu edota kantinera izanez.

Sari eta domina ugari pilatu ditu erreleboetan eta hesi lasterketetan. Aurten, Euskadiko eta Espainiako errekorrak lortu ditu 400 metro hesietan. Denboraldia borobiltzeko 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan izan da, Oregonen.

Psilocybenea aretoak antolatu du gaua. Kontzertuak txosnagunean izango dira; 23:00etan Paramoundras eta 00:40ean Skabidean.

Pedro Barruso Bares historialariaren 'Hondarribiko kronikak (2019-2024)' liburu digitala argitaratu du. Hondarribiko memoria kolektiboa "berreskuratzeko" helburuarekin, egileak herriko pasarte "ezagun zein ezezagunak" bildu ditu.

Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei laguntza pertsonalizatua eskaintzeko tailerrak antolatuko dituzte hiriko bost guneetan.

Bizilagunen kexak eta alderdi politikoen arteko tentsioak gorabehera, Hondarribiko Udalak azaldu du etxebizitza botatzearen asmoa Jaurlaritzak mende hasieran onartutako bi dekretuetan oinarritzen dela. Udalak ez du dekretuen gaineko eskumenik, eta gehitu du "bizilagunekin bat egiten" duela.