Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Alaine Agerralde - Atleta

"Elkar lagundu genuen, pozik gaude egindakoarekin"

Sari eta domina ugari pilatu ditu erreleboetan eta hesi lasterketetan. Aurten, Euskadiko eta Espainiako errekorrak lortu ditu 400 metro hesietan. Denboraldia borobiltzeko 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan izan da, Oregonen.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/09/04

Uda oparoa izan da Alaine Agerralde Zubiaurrerentzat (Irun, 2007), lehiaketaz beterikoa. Oregondik (AEB) lurreratu berritan, hitzordua egin du HITZArekin [elkarrizketa abuztuaren 14an egin zen]. Abuztuaren 4tik 9ra, 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan izan zen, emakumezkoen 4×400 metrotako erreleboetan. Esperientzia «ahaztezina» izan dela esan du Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) kideak.

Oregondik itzuli berri zara. Lehenengo aldia izan da Munduko Txapelketa batean izan zarela.

Bai. Orain arte ez dut aukerarik izan Munduko Txapelketa batean egoteko. Esperientzia oso ona izan da. Oso ondo nago, oso pozik lortu dugunagatik. Egin beharrekoak egin ditut, eta oso kontent nago.

Hamar egunez izan naiz Oregonen. Munduko Txapelketako maila altua izan da. Denboraldian zehar Espainiako estatuko lehiaketetan parte hartu dut, eta horien maila altua izan bada ere, ez dute Munduko Txapelketarekin zerikusirik. Bertan, askoz maila altuagoa dago, eta hor lehiatzeak presio handiagoa dakar. Gainera, aipatu nahi dut bertako instalazioek eta kirol guneek asko harritu nautela. Hori lehiatzeko pizgarri bat izan da.

Bakarkako esperientzia baino, taldekako esperientzia bat izan da zuretzat Munduko Txapelketa. 

Nire kasuan taldekako erreleboetan aritu naiz, emakumezkoetan; ez naiz bakarkako proba batean lehiatu. Horrek ere berezia egiten du esperientzia. 4×400 metrotako erreleboetako taldekidea izan naiz, eta ezinbestekoa izan da gure artean elkar ondo ulertzea.

Emakumezkoetan lehiatzeko deia jasotzeaz gain, errelebo mistoetan aritzeko deia jaso zenuen.

Hori da, emakumezko erreleboetan eta mistoetan parte hartzeko deia jaso nuen. Azkenean, Espainiako federazioak erabaki zuen emakumezkoetan bakarrik arituko nintzela. Oso pozik nago nire taldekideek errelebo mistoetan lortutako emaitzengatik. Niretzat oso berezia izan da Munduko Txapelketa batean emakumezkoen erreleboetan aritzea.

Lehiari dagokionez, aurreikusitako helburuak bete al dituzue?

Emakumezkoen erreleboetan lortu genuena baino marka hobea egitea zen gure helburua. Finalerdietan seigarrenak izan ginen, eta ezin izan genuen finalerako txartela lortu. Bi serietan lehiatu ginen, eta serie bakoitzeko lehenengo lauek zuten finalerako txartela. Aurretik genuen marka hobetzeko prest ginen, eta hori lortzea espero genuen. Aurretik uste duguna, eta proban gertatzen dena askotan ez datoz bat, proban gauza asko gerta baitaitezke. Beti ez gara ondo sentitzen, eta hori dela eta, beti ezin dira marka horiek hobetu. Elkar lagundu genuen, eta oro har, pozik gaude egindakoarekin. Hobetzeko arlo ugari ditugu oraindik.

Alde handia al dago emakumezkoetan edo mistoetan lehiatzean?

Nire ustez, estrategiak garrantzi handia du. Kokapenari dagokionez aldaketa handiak egon daitezke, eta zentzu horretan diferentziak nabaritu daitezke. Taldekako proba izan arren, bakoitzak 400 metroko bere lasterketa egiten du, eta segundo horietan bakoitza bere lana ahalik eta azkarren egiten saiatzen da ondokoaren lanari erreparatu gabe.

Kokapena aipatu duzu. Proba guztietan posizio bera duzue, edo aldaketak egiten dituzue?

Orain arte egin ditudan erreleboetan azkenengo lekukoaren eramailea izan naiz. Ohituta nago. Egia esateko beste posizio batean tokatuko balitzait askoz desberdina izango litzateke lehia niretzat. Bigarrenak, esaterako, edozein kaletik korri egiteko aukera du. Hasierako 400 metroak zure kaletik egin behar dituzu; bigarren korrikalariak, berriz, barruko edozein kaletik egiten du lasterka. Horregatik, aldaketak egon daitezke. Nire kasuan, ez dudanez aukerarik izan beste posizio batean aritzeko, azken postuari eutsiko diot eta proba guztietan ahal dudan guztia ematen ahaleginduko naiz.

Beste posturen batean probatzea gustatuko litzaizuke?

Gustuko dut azkena izatea. Presio handiagoa duzu, zalantzarik gabe. Zure taldekideek lan ona egin badute, zuk maila eusteko betebeharra duzu; ezin duzu hutsik egin. Aurreko metroetan galdutako denbora berreskuratzea ere zure esku dago. Jakin badakit aurretik egindako lana ondo eginda dagoela, eta horregatik, ez dut azken postuko presio gehigarri hori nabaritzen. Lasaiago aritzen naiz.

Munduko Txapelketan pistetatik kanpo aldaketak nabaritu dituzu?

Lehiaketaren aurreko beroketan nabaritu dut pistan dagoen presioa zenbaterainokoa den. Bakoitzak bere errutina du beroketak egiteko. Dena serioagoa da. Espainiako lehiaketen kasuan denek elkar ezagutzen dugu, eta lagun giroa nabaritzen da proba hasi aurretik.

Munduko Txapelketaz gain, ekainean Iberoamerikarrean izan zinen Perun. Erreleboetan eta 400 metro hesietan aritu zinen, eta bi diziplinatan zilarrezko domina eskuratu zenuen. Zer oroitzapen dituzu?

Hesietan esperotako lasterketa egin gabe ere pozik nago lortutakoarekin. Nire lehenengo bidaia luzea izan zen atletismoan hasi nintzenetik. Perun goi mailako atletekin aritzeko aukera izan nuen, eta lehenengo aldia zen Iberoamerikarrean parte hartzen nuela. Esperientzia berria, eta gauzak ikasteko oso esperientzia baliagarria. Erreleboetan parte hartzea azken orduko erabakia izan zen. Azken orduko aldaketak zirela medio, bertan izan nintzen eta bigarren postua lortzeko azken erreleboa egin behar izan nuen.

Bertan parte hartzeko deialdian sartzea sorpresa izan al zen?

Aurretik ez nituen eskatzen zizkiguten markak begiratu. Nire helburua markak hobetzea zen, eta behin marka hori lortuta, Perura joateko hamabost atleten artean nengoela jakin nuen. Gutxieneko marka eduki arren, ez nengoen oso ziur ni hautatuko ote ninduten.

Espainia mailako lehietan ere emaitza aipagarriak lortu dituzu denboraldian zehar.

Txapelketa oso onak egin ditut aurten. Ligan, esaterako, BATekin maila absolutuan izan naiz eta horrek asko lagundu dit nire maila hobetzen. Maila absolutuan lehiatzeko ez ditut aukera askorik izan. Aurten, tokatu izan zait Europako Txapelketa baten aurretik lehiatzea, eta hori dela eta, ez digute utzi izan maila absolutuko lehiaketa askotan parte hartzen. Batez ere, nekea ez pilatzeko eta lesiorik ez izateko. Espainiako Txapelketan, Malagan, emakumezkoen erreleboan parte hartu nuen. Aire libreko proba indibidualetan oraindik ez dut aukerarik izan maila absolutuan lehiatzeko.

Kasu horietan frustrazioa sentitu duzu?

Bai. Izugarrizko gogoa izan dut Espainiako Txapelketan hesietan lehiatzeko baina aurten ezin izan dut. Denek esaten didate aukera iritsiko dela, urteak ditudala aurretik maila absolutuan lehiatzeko.

Erreleboetan emaitza oso onak lortu dituzu, eta 400 metro hesietan zure kategoriako Espainiako eta Euskadiko errekorra dituzu. Presioa sentitzen duzu?

Ez dut presiorik nabaritzen. Nire buruarengan ez dut presio gehigarririk jartzen, norbaitek jarri nahiko balu bere arazoa da. Oso lasai nago. Nire markei erreparatzen diet, eta horiek hobetzea da helburua. Errekorra ezartzea lortzen badut pozik, eta nahiz eta, hori lortu ez, pozik egongo naiz. Presioa aipatzea ez zait gustatzen, lasai bizi naiz eta hala jarraitzea espero dut.

Super Amara BAT taldea Espainiako estatuko talde onenen artean izan da aurten. Nola sumatu duzu klubak izan duen gorakada barrutik?

Aurten maila altuan lehiatu gara, baina aurretik ere lan handia egin dute. Elkar laguntzen gara, eta hori azkenean lehiaketetan asko nabaritzen da. Norbaitek arazoren bat izatean prest gaude hura laguntzeko, edo taldekide berri bat datorrenean besoak zabalik hartzen dugu. Detaile txiki hauek garrantzi handia dute emaitza onak lortzeko, eta azken urtean gorakada nabaritu dugu.

Hesien eta erreleboen artean aldaketak nabaritzen dituzu? Nola prestatzen dituzu?

Hesi lasterketak ariketa erritmikoak dira. Kasu honetan hesien arteko urratsek kronometroa baino garrantzi handiagoa dute. Haizeak ere eragina izan dezake urratsak ematerako unean. Erreleboetan, berriz, ateratzen zarenetik aguantatzen duzun arte topera aritu behar duzu. Mentalki gutxiago pentsatu behar duzu. 

Hesiak eta erreleboak oso desberdinak izan arren, metro kopurua bera da. Bi diziplinak uztartzea mesedegarria zait: hesietan mugikortasuna lantzen dut eta hori baliagarria zait erreleboetan azkarrago joateko. Egunaren arabera diziplina bat edo beste lantzen dut. Ahal dudan bitartean, txapelketetan bietan parte hartzen saiatuko naiz.

Sari eta domina ugari lortu dituzu. Etxean horiek gordetzeko tokirik al duzu?

Oraingoz bai. Pixkanaka-pixkanaka sarien bilduma handitzen doa. Lortutako sari guztiak oroitzapen oso onak dira. Nire logelan gordetzen ditut denak, txoko berezia da niretzat.

Uda luzearen ondoren, atsedena hartzeko tartea iritsi da, ezta?

Bai, hilabeteko atsedenaldia hartuko dut. Unibertsitateko ikasturtea hastearekin batera errutina berrartuko dut, eta gutxinaka-gutxinaka entrenamenduekin hasiko naiz. Atletismoarekin ez daukat nahi ditudan planak egiteko tarterik. Horregatik, ikasturtea hasi aurretik horiek egiteko aprobetxatuko dut.

Zeintzuk dira datozen denboraldietarako dituzun helburuak?

Datorren urtean Europako Txapelketa izango da, Polonian. Ez ditut eskatzen dituzten markak ikusi, baina badakit zaila izango dela txartela lortzea. 23 urtez azpiko maila ez dakit nolakoa izango den, horrek asko baldintzatu dezake lehia. Ez dakit txartela lortuko dudan, baina hori lortzeko lan handia egingo dut. 18 eta 20 urtez azpikoetan belaunaldien arteko mailetan ez dago aldaketa handirik; saltoa orain nabarituko dut, hiru urteko kategoria baita. Maila absolutura heltzeko azken urratsa da.

Munduko Txapelketan izatea ametsen zerrendan zenuen?

Bai, zalantzarik gabe. Duela bi urte han izango nintzela esan balidate, ez nuen sinistuko. Esperientzia osotasunean bizitzeko aukera izan dut, jendea ezagutzeko, lehiatzeko eta, nola ez, pistan dauden atletengandik ikasteko. Agian ez dut berriro Munduko Txapelketa batean izateko aukerarik izango. Hortaz, topera gozatu nahi izan dut. 

Lagunek askotan aipatu izan dizkidate Olinpiar Jokoak. Momentuz, nire helburua ez da han izatea, baina bai ametsa. Nahiago dut egunez egun pentsatu eta epe luzeko helbururik ez ezarri, eta urtetik urtera markak hobetzen jarraitu nahi dut.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.