Skabidean eta Paramoundras taldeek kontzertuak emango dituzte ostiral gauean
Psilocybenea aretoak antolatu du gaua. Kontzertuak txosnagunean izango dira; 23:00etan Paramoundras eta 00:40ean Skabidean.
Skabidean talde iruindarraKulturklik Ofizialki ez dira jaiak hasi oraindik Hondarribian, igandean (irailaren 6an) hasiko dira, baina jada festa giroa dago herrian. Bart hasi ziren Jaizkibel konpainiaren entseguak; gaur eta bihar berriro aterako dira kalera astearteko desfilea entseatzera.
20:00etan txilibito eta danbor doinuek girotuko dituzte kaleak. 23:00etatik aurrera, berriz, ska eta hardpopa entzun ahalko da. Izan ere, jaien aurrekari gisa, Paramoundras eta Skabidean taldeak ariko dira gaur gauean txosnagunean. Paramoundras hondarrabiko taldea hasiko da, 23:00etan, eta Skabidean talde iruindarrak 00:40ean joko du. Psilocybenea aretoak antolatu du gaua.

